2024-11-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaNafarroan langile baten heriotza eragin duen azken lan-istripuaren aurrean, LABek mobilizazioa deitu...

Nafarroan langile baten heriotza eragin duen azken lan-istripuaren aurrean, LABek mobilizazioa deitu du ostiralerako

Martxoaren 24an, 48 urteko I.I.P. langilea lan istripu baten ondorioz hilik suertatu zen. Hain zuzen Poligono Comarca II-an (Barbatain-Ezkirotz) dagoen Ega Perfil, S.A. lantegian zendu zen. Langilea, bere kamioian deskargatzeko zeukan karga, manipulatzen ari zen eta bere gainean erori zitzaion 5.000kg-ko bobina metalikoa.

«15 hildako lan istripuetan Euskal Herrian 2014ean»

Eraildako langilea autonomoa zen eta subkontratazio kate luze baten kaltetua izan da. Izan ere, Ega Perfil enpresak duen FORFRESA probeedorak Transportes JJIL enpresa subkontratu zuen eta JJIL enpresak Transportes RIVED enpresan subkontratatu zuen. Hau da, funtzio bat egiteko 3 subkontratazio!!

Heriotza salatzeko ostiralean, martxoaren 28an, eguerdiko 13’00etan lan istripua gertatu zen Ega Perfil,S.A. enpresaren aurrean kontzentrazioa egingo dugu. Halaber, LABek Ega Perfil enpresan duen ordezkari sindikalaren bitartez 2 orduko lan uztea deitu du. Zehazki 13’00etatik 15’00etara bere produkzio guztia geldituko dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.