2024-11-22
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaPobrezia eta prekarietatearen kontrako borrokari segida eman zitzaion atzo martxaren amaierako ekitaldian

Pobrezia eta prekarietatearen kontrako borrokari segida eman zitzaion atzo martxaren amaierako ekitaldian

Atzo, Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek pobrezia eta prekarietatearen kontra abian jarritako martxari amaiera eman zioten arratsaldeko 19:00etan Iruñeako kaleak zeharkatu zituen manifestazioarekin. Ehundaka langilek egungo politikak salatu eta Euskal Herrirako alternatiba erreal bat aldarrikatu zuten. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, eta martxari segida emateko, alternatibarako neurriak lortzeko lanean jarraitzeko deia luzatu zion euskal jendarteari.

«LABek Madrilen 22an burutuko den manifestazioan parte ez hartzea erabaki du»

Etxaidek Martxaren amaieran, pobrezia existitzearen arrazoia betiko elite ekonomikoen mesedetan egiten diren eta "pobrezia sortzen duten politikak egiten direlako baizik" salatu zuen. Honen aurrean neurriak har daitezela eskatu zuen, besteak beste, aberastasuna banatzea, babes-sozial indartzea, prestazioak zabaltzea, zerbitzu publikoak hobetzea… aipatu zituen.

Etxaidek egoera honen arrazoia hautu politiko batetan oinarritzen dela adierazi zuen, eta ondorioz irtenbidea edo alternatiba erabaki berrietatik etorriko dela azpimarratu zuen. Instituzioen jarrera ikusita eta bertatik aldaketa horiek etorriko ez direnez, Etxaidek kaleetan borrokatuz herria parlamentu bilakatu behar dugula aldarrikatu zuen, bide horretan eragile sindikal eta sozialek hartu beharreko konpromezuaren garrantzia azpimarratuz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.