2025-03-31
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakHezkuntzarako finantziazio sistema berria eskatu dio LABek gaur Jaurlaritzari

Hezkuntzarako finantziazio sistema berria eskatu dio LABek gaur Jaurlaritzari

Gizarte ekimeneko ikastetxeetan dagoen lan gatazka konpontzeko asmoz eta blokeo egoera batean aurkitzen direla salatzeko, LABek Kristau Eskolari dagoen blokeo egoera gainditu ahal izateko EAEko lan hitzarmena indarrean jar dezan exijitu eta Estatuko lan hitzarmena bazter dezala eskatuko dio behin eta berriz. Gaur Lakuan izan dira Jaurlaritzari interpelatzen Hezkuntzarako finantziazio sistema berria exijitzeko.

Azken urteetan Eusko Jaurlaritza egundoko murrizketak ezartzen ari da zerbitzu publikoetan, gobernua patronal neoliberalen antzera jokatzen ari da: negoziazio kolektiborako eskubidea “de facto” desagerrarazi dute eta enplegu publikoa suntsitzen ari da eta honen ondorioz zerbitzuaren kalitatearen galera sortuz.

Hezkuntzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzari gatazka honetan duen erantzukizunari aurre egin diezaiola eskatzen diogu, hezkuntzarako finantziazio sistema berri bat ezarriz. Egungo egoera ez da aldatuko, Eusko Jaurlaritzak ez badu bere gain hartzen Hezkuntza Lege berri baten sorrera hartzen.

Aipatutako Hezkuntza Legeak langileen lan-baldintzak hobetu, kontratazio sistema bateratuak, hauen garapen profesionala eta soldaten homologazioa eta ikastetxeei finantziazio-maila egokia bermatzea ahalbideratu behar ditu besteak beste. Ondorioz, Eusko Jaurlaritza interpelatzen dugu aipatu Legea jorratu dezan.

Hori dela eta gaur, martxoak 20, goizeko 10:30etan LABek elkarretaratza egin du Eusko Jaurlaritzak Lakuan (Gasteizen) duen egoitzaren aurrean Hezkuntzarako finantziazio sistema berria exijitzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.

Gehiengo sindikalak eskatuta, Pradales lehendakariak Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu hartuko ditu gutxieneko soldataz aritzeko

Confebaskek gutxieneko soldata Lanbidearteko Akordio bidez adosteari uko egin ondoren, ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek Pradales lehendakariari bilera eskatu zioten, eta bilera hori apirilaren 2an izango da.

Astebeteren ondoren, Hezkuntza Sailak ez du proposamenik

LAB sindikatuak gaurko jarraipen batzordea bertan behera utzi izana eta, akordio arautzaile berrirako (lan hitzarmenerako) inongo proposamenik gabe, grebak bertan behera uzteko eskatu izana salatzen du.