2024-11-22
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaEuskal Herriko Martxa Gasteiz, Buruntza-Goierri eta Bortzirian izan da

Euskal Herriko Martxa Gasteiz, Buruntza-Goierri eta Bortzirian izan da

Atzo, martxoak 18, pobreziaren eta prekarietatearen kontrako eta Euskal Herriak bere bidea egiteko duen eskubidearen aldeko martxa Gasteiz, Buruntza-Goierri eta Bortzirian barrena ibili zen.

GASTEIZ
Gasteizen Martxoak 3 plazatik Virgen Blancara joan zen oinezko martxa burutu zen "Eskubideak defendatuz… Euskal Herrian Martxan!" lelopean.

Gasteiz

Gasteiz
Gasteizko argazki gehiago

BURUNTZA-GOIERRI

Buruntza-Goierri eskualdean bi kotxe karabana egin ziren. Bata Hernanitik abiatu zen eta bestea Legazpitik. Biak arratsaldeko 18:30etan Ordizian egin zen ekitaldiarekin amaitu ziren.

Buruntza-Goierri

Buruntza-Goierri

Buruntza-Goierri

FURGO MARTXA
Furgo Martxa, bere bostgarren egunean, Bortzirian izan zen egungo politikek pobrezia eta prekarietatera garamatela salatzen eta Euskal Herrirako alternatiba berri bat aldarrikatzen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.