2024-11-22
HomeEkintza PolitikoaAsier González santutxuarraren atxiloketa salatu dute senide, lagun eta Bilboko zein Euskal...

Asier González santutxuarraren atxiloketa salatu dute senide, lagun eta Bilboko zein Euskal Herriko eragile ezberdinek

Asier Gonzalez santutxuarraren senide, lagun, lankide, auzokide eta Bilboko zein Euskal Herriko hainbat eragile sozial, sindikal eta politikotako ordezkariek prentsaurreko masiboa eman zuten atzo Bilbon Asierren askatasuna eskatu eta euskal gatazkaren konpondidean traba gehiago ez ditzatela jarri exijitzeko.

Prentsaurrekoaren edukiak
ASIER ASKATU! KONPONBIDEARI ERASORIK EZ!

«Gaur hemen bat gara alde batetik Asier Gonzalez santutxuarraren senideak, lagunak, lankideak, auzokideak garenak; eta gurekin batera daude Bilboko eta Euskal Herriko hainbat eragile sozial, sindikal eta politikotako ordezkariak.

Atxiloketa honen salaketa egitera, Asierri eta bere familia eta lagunei gure elkartasuna helaraztera eta Euskal Herrian martxan den konponbide prozesuari erasorik ez egiteko deia egitera gatoz gaur hona.

Lehenengo eta bat, atxiloketa hau salatzerakoan gure kezka gordina adierazi nahi dugu. Asier Gonzalez Guardia Zibilak atxilotu du eta inkomunikazio egoera dauakte; hau da, defentsarako eskubide oinarrizkoa ukatu egin zaio. Guardia Zibilaren eskuetan jasan dezakeen tratuaren inguruko kezka adierazi nahi dugu. Euskal Herrian, 2014an, oraindik orain, tortura erradikatu gabeko gaitza delako. Estatuak, inkomunikazio egoera hau agintzen duen unetik, torturari atea zabaltzen dio. Gure lehen salaketa irmoa, beraz, ildo horretatik doa. Nahikoa da salbuespen egoerez, nahikoa da inkomunikazioaz, indefentsioaz, torturaz eta inpunitateaz.

Bigarrenik, hemen batutako auzokide, elkarte, alderdi, sindikatu eta eragile soizalen partetik gure elkartasunik beroena helarazi nahi diogu une honetan atxilotutako Asier Gonzalezi eta bere senide zein lagunei.

Era honetako atxiloketak egotea 2014an ulertezina eta salagarria da gure ustez. Euskal Herrian egoera politiko berri bat bizi dugu. Herri honetako gehiengo zabal bat konponbidearen, bakearen eta giza eskubideen alde dago. Eta helburu horiek lortzeko urrats positiboak ematearen alde. Gaurko atxiloketa, Herriko Tabernaren miaketa, edo eta Madrilen bihar bertan bukatuko den 35/02 epaiketa politikoa kontrako norabidean doaz. Bakearen kontrako erasoak dira, eta horregatik salatzen ditugu.

Espainiako gobernuaren ardura daukan PPri esan nahi diogu, argi eta garbi, bakea saboteatzeko ahaleginean dabilela. Eta jarrera hori ez duela ez ulertzen ez onartzen Euskal Herriko gehiengo sozial oso zabalak.

Pasa den urtarrilaren 11ko manifestazio deialdia egiteko erabilitako ideia nagusiarekin amaituko dugu gaurko agerraldi hau: Euskal Herrian hainbat urrats egiten ari gara giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde. Oinarrizko eskubideak urratuak izan direla ikusirik, eta salbuespen neurri kaltegarrien aurrean, hemen bildurikoek gure borondate osoa agertzen dugu gure herrian zabaldu den agertoki berria sendotzeko eta horretarako beharrezkoak diren neurri guztiak hartzeko, gaurko egunean egiten ari garen bezala. Eta beraz, herritarrei deia luzatu nahi diegu gaur bertan, 20:00etan Santutxuko Egunkaria plazan hasita eta ostiralean 20:00etan Karmelo plazan hasita egingo diren manifestazioetan parte hartzeko. Leloa hau izango da: “Asier askatu. Konponbideari erasorik ez”.»
 

 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.