2024-11-22
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaKontzentrazio jendetsua Moyua plazan Martxoaren 3ko arratsaldean

Kontzentrazio jendetsua Moyua plazan Martxoaren 3ko arratsaldean

Barne Sailaren erabakiaren aurrean, zeinak ibilbidea aldatzen zuen eta bete ezinezkoak ziren baldintza batzuk zehazten zituen, Guneko sindikatu eta gizarte eragileen bizkar gainean utziz sor litezkeen istiluak; Guneak atzo arratsalderako deituta zegoen mobilizazioa bertan behera uzteko erabakia hartu zuen (manifestazioa Euskadi plazatik Arriagara).

Guggenheimean egindako Goi-Bilera Ekonomikoaren aurrean herritarrek euren haserrea adierazi ahal izateko espazio mobilizatzaile bat sortzeko beharraren aurrean, Guneko zenbait eragilek deialdi alternatiboa egin zuten 19:00etarako Bilboko Moyua plazan. Deitzaileak LAB, ESK, CNT, CGT, STEE/EILAS, Mujeres del Mundo, AHT Gelditu Elkarlana, Erandioko Langabetuen Asanblada, SOS Arrazakeria eta Mugarik gabe izan ziren, eta beste eragile batzuk batu ziren bertara.

Kontzentrazioan, Moyua plaza bete zuten ehundaka pertsonek parte hartu zuten Troika eta bere politiken kontrako protestekin jarraitzeko. Amaieran, komunikatu bat irakurri zuten deitzaileek.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.