2024-07-23
HomeOharrakZerbitzu PublikoakOSASUN PUBLIKOAREN DEFENTSAN OSAKIDETZAN MURRIZKETARIK EZ

OSASUN PUBLIKOAREN DEFENTSAN OSAKIDETZAN MURRIZKETARIK EZ

Administrazioek zerbitzu publiko eta langileen eskubideen aurka daramaten erasoaldiak ez du aurrekaririk. Krisia erabiliz eta eraman gaituzten shock egoraz baliatuz, ondo pentsaturiko plan bat antolatu dute.

Azaroak 23ko Mahai Nagusiaren lehen bileran, Administrazioak betetzeko bermerik gabeko hitzarmen bat planteatu zuen; hona hemen planteatu zuena:

·      Soldaten blokeoa.

·      Enplegua bermatzeko ituna, beti ere honako neurriak onarzen baziren: bajen osagarrien berraztertzea; txanda-kontratua eta erretiro aurreratuaren primak bertan behera uztea; karrera profesionalaren sortzapena bertan behera uztea 2012an.

NEURRI HAUEK ZERBITZU PUBLIKO ETA HAUETAKO LANGILEEN AURKAKO ERASO ZUZENAK DIRA, ETA EZIN DIRA ERANTZUNIK GABE GELDITU.

Mahai nagusiaren bigarren bilerarako eta desmobilizatzeko eta normatasun giro faltsu bat sortzeko asmoz, Osakidetzak LEParen kategorietarako deialdiak egin eta azterketen egutegiak plazaratu zituen; eta Mahai Nagusian, karrera profesionalaren sortzapenaren neurria kendu zuten, gainontzeko puntu atzerakoiak mantenduz.

Baina ez gaitezen engaina. Ezin dugu pentsatu “dena ondo doala”.

Murrizketekin hasi baino ez dira egin eta prozesu honen bilakaera eta amaiera gure eta hiritarren baitan dago, neurri hauei ezetza ematerakoan adierazten dugun indarren baitan.

MURRIZKETARIK EZ SEKTORE PUBLIKOAN
MURRIZKETARIK EZ OSASUNGINTZAN

Hau dela-eta, ELA, LAB eta ESK sindikatuok abenduaren 15erako mobilizazietarako deialdia plazaratzen dugu, gainontzeko sindikatuei dei egiten diegu berauek erantzukizunaz gertatzen ari denaren lekukoak izateari utz diezaioten.

2011KO ABENDUAK 15, ELKARRETARATZEAK:

·      11:30TAN TXAGORRITXUKO OSPITALEA

·      11.30TAN GURUTZETAKO OSPITALEA

·      11.30TAN DONOSTIAKO OSPITALEA

 

 ELA – LAB – ESK

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.