2024-07-23

#troikaGOHOME

Eragile sozial eta sindikalek deituta gaur, Martxoak 3, gailur ekonomikoaren kontra egiteko mobilizazio ezberdinak burutuko dira gaur Bilbon.

GOIZEKO MOBILIZAZIOAK
Goizeko 10:00etan bi zutabetan irtengo den manifestazioa egingo da. Lehen zutabea Arriagatik irtengo da eta bigarrena Bihotz Sakratutik. Bi zutabeak Moyua plazan batuko dira eta mobilizazioaren amaiera Euskadi Plazan emango zaio, bertan eragile sozial eta sindikalen bozeramaleek hitza hartuko dute.

ARRATSALDEKO MOBILIZAZIOAK
Arratsalderako eragile sozial eta sindikalek bi zita jarri dituzte, lehena EHUko paraninfoan izango den hitzaldian eta bigarrena 19:00etan Euskadi Plazan abiatuko den Manifestazioan. Hitzaldian Mertxe Larrañaga (EHUko irakaslea), Yayo Herrero ( Madrilgo antropologo sozial eta kulturala, ekolgista aktibista) eta Iñaki Moreno (Karta Sozialaren talde sustatzaileko kidea) izango dira hizlariak.

GAZTE BLOKEA
Bi manifestazioen atarian, 9:45etan Arriagan eta 18:45etan Euskadi Plazan Gazte Blokeak deialdia egin du euskal gazteriak Bilbon burutuko den gailurrarekin eta bertan hartuko dituzten erabakiekin ez daudela ados azaltzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Mondélezeko enpresa batzordeak enpresaren jazarpen sindikala salatu du

Zazpi hilabeteko negoziazioaren eta 44 greba egunen ostean, enpresaren jarrera guztiz zurruna izaten ari da, ez edukiei dagokienez, baizik eta langileak kikildu asmoz

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.