2024-11-22
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaAinhoa Etxaide: "Mobilizatzea da politikan parte hartzeko dugun bide bakarra"

Ainhoa Etxaide: “Mobilizatzea da politikan parte hartzeko dugun bide bakarra”


Atzo, eragile sozial eta sindikalek Martxoaren 3an Bilbon burutuko den gailur ekonomikoaren kontra egiteko deialdia luzatu zuten. Prentsaurrekoan Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, martxoaren 3a Euskal Herriaren benetako argazkia zein den erakusteko eguna dela aldarrikatu zuen, munduko espekulatzaileek inposatzen diguten ereduari buelta emateko, eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko bere bidea egin nahi duen herri baten aurrean daudela erakusteko eguna.

MARTXOAK 3ko MOBILIZAZIOAK
Gune plataforma osatzen duten eragile sozial eta sindikalek datorren astelehean, martxoak 3, Bilbon izango den gailur ekonomikoaren kontra mobilizatzeko deia luzatu dute. Goizeko 10:00etan Arriagatik eta Jesusen Bihotzetik Troikaren politikak langabezira kondenatzen gaituztela salatzeko manifestazioa irtengo da. Arratsaldean EHUn hitzaldia bat antolatu dute eta 19:00etan Euskadi plazatik abiatuko den manifestazioa izango da.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.