2024-11-23
HomeBidalketak2014Troika eta bere konplizeak GO HOME!

Troika eta bere konplizeak GO HOME!

Troika eta bere konplizeak
GO HOME!

Euskal Herriak bere bidea, pobreziaren eta prekarietatearen kontrako kanpainaren sustatzaileok, Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalok, mobilizazio ezberdinak iragarri ditugu datorren martxoaren 3n Bilbon burutuko den goi bilera eta bertan hartzen diren erabaki antisozialak salatzeko.

Troikaren politikak langabezira, prekarietatera eta pobrezira garamatzatela eta kapitalak eta bankak erabakitzen duten bitartean Europak bete, Madrilek inposatu eta gobernu ezberdinek aplikatzen dutela salatzeko bi manifestazio iragarri dira, bata goizeko 10:00etan Arriaga eta Jesusen Bihotzetik hasiko da eta bestea arratsaldeko 19:00etan Euskadi Plazatik.

Martxoak 3ko mobilizazioak
– Goizeko 10:00etan Manifestazioa Arriaga eta Jesusen Bihotzetik.
– 16:00etan Hitzaldia EHUko paraninfoan.
– 19:00etan Manifestazioa Euskadi Plazatik.

#troikaGOHOME


Ainhoa Etxaide: "Mobilizatzea da politikan parte hartzeko dugun bide bakarra"
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, martxoaren 3a Euskal Herriaren benetako argazkia zein den erakusteko eguna dela aldarrikatu du, munduko espekulatzaileek inposatzen diguten ereduari buelta emateko, eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko bere bidea egin nahi duen herri baten aurrean daudela erakusteko eguna.
 


EUSKAL HERRIAK BERE BIDEA KANPAINAREN EUSKARRIAK

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.