2024-07-22
HomeIndustriaMetalgintzaLABeko Metalgintzako delegatuek patrolanaren jarrera arduragabea eta hipokritaren aurrean kalera irtetearen garrantzia...

LABeko Metalgintzako delegatuek patrolanaren jarrera arduragabea eta hipokritaren aurrean kalera irtetearen garrantzia azpimarratu dute


L
ABeko Bizkaiko metalgintzako delegatuek patronalaren jarrera arduragabea eta hipokrita salatu dute. Lan erreformatik mugatu dezaken Bizkaiko metalgintzako hitzarmena sinatzerari ezetza ematen dioten bitartean, enpresa eremuan kontrakoa egiten dute. Adibiderik garbiena, FVEMeko lehendakariordea den José Javier Arteche Zubizarreta da, langilegoari ukatzen diona bere enpresan sinatzen du.

LABen ustez egoera honetan patronalak nahi duen hitzarmen kolektibo bat sinatzeko ez bada ez duela ezertarako balio negoziazio mahaian esertzeak adierazi du eta nola ez, horretarako ez dagoela prest gaineratu du; "ez dugu onartuko langileoi iruzurrik egitea, eragin mugatuko hitzarmen baten sinadurarekin".

Bestalde, LABek irtenbidea ez du (soilik) enpresetan hitzarmenak sinatzean ikusten, bide horrek Bizkaian hain ugariak diren enpresa txiki eta ertainetan lanean diharduten eta negoziatzeko gaitasunik ez duten milaka langile babesik gabe uzten direlako. Honela, LABek Bizkaiko metalgintzako hitzarmen duin baten alde egiteko deia luzatu die langile guztie. Sindikatuaren ustez enpresarien gehiengoa ordezkatzen ez duen patronalaren itxikeriaren aurrean, langileei geratzen zaien bide bakarra mobilizazioa, salaketa eta konfrontazioa dira.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.