GUNE plataforma osatzen duten eragile sozial eta sindikalek pobreziaren eta prekarietatearen kontra abiatutako kanpainaren baitan eta "Enplegu prestazioan eta babes sozialean politika propioak" lemapean, LANBIDEk Donostiako Gros auzoan duen bulegoen aurrean mobilizatu ziren egungo politikak prekarietara garamatzatela salatzeko.
Aurkezpen prentsaurrekoan esan bezala, plataformak egoera honetatik atera ahal izateko hartu beharreko neurriak gogorarazi zituzten.
Kanpainari lotuta ere, datorren martxoaren 3an Bilbon burutuko den goi bileran Troikaren politikak langabezira kondenatzen gaituztela salatzeko sindikatu eta eragile sozialek mobilizazio ezberdinak egingo dituztela gogoratu zuten.
Martxoak 3ko mobilizazioak
Troika eta bere konplizeak GO HOME!
– Goizeko 10:00etan Manifestazioa Arriaga eta Jesusen Bihotzetik.
– 16:00etan Hitzaldia EHUko paraninfoan.
– 19:00etan Manifestazioa Euskadi Plazatik.