TS Fundiciones enpresako langileak prentsaurrekoa eskaini zuten atzo lantegia irikita mantentzearen aldeko negoziazioetan hasteko prest daudela esatera. Proiektuan sinistu eta etorkizuna baduela adierazi dute langileek eta zuzendaritzari bideragarritasun proiektu bat exijitu diote alternatibak egon badirelako. Jaurlaritzari ere enpleguaren alde jar dadila eskatu diote, Urola Kostarako benetako politika industrialak martxan jarriz.
TS Fundicioneseko langileek argudio hori enpresa ixteko Soraluzetarrek (TSko akziodun nagusiak) martxan jarritako eta aurrez ederki diseinatutako estrategia zapaltzailea besterik ez dagoela ohartarazi dute.
Enpresak errua langileena dela komunikabideetan zabaldu izana ere salatu nahi izan dute eta "aspertuta eta amorrazita" daudela adierazi dute gezur kanpaina horren aurrean.
Honen aurrean, langileak mobilizatzen jarraituko dutela adierazi nahi izan dute eta lantegia irikita mantentzearen alde eta enpleguaren alde borrokan eta negoziazioetara irikita daudela adierazi dute.
Jaurlaritzari ere, "deskapitalizazio beldungarri" honen aurrean, gutxi batzuen interesak defendatzeari utzi eta TS-n ematen ari den injustuzia honen aurrean langileon alde posizionatu eta TSrentzat eta orokorrean Urola Kostako enpresentzat benetako politika industrialak martxan jarri ditzala exijitu diote.
Gaur, eguerdiko 12:00etan, manifestazioa egingo dute Zestoan enpleguaren defentsan eta Urola Kostako ehun industrialaren alde.