2024-11-22
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaPobreziaren aurkako aldarria eraman dute eragile sozial eta sindikatuek Bilbora

Pobreziaren aurkako aldarria eraman dute eragile sozial eta sindikatuek Bilbora

Pobrezia eta prekarietatearen kontrako kanpainaren baitan, gaur, Euskal Herriko sindikatu eta eragile sozialak biltzen dituen plataformak "Nos arrastran al empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" lelopean protesta egin dute Gobernu ordezkaritzan hasi eta Jaurlaritzaren aurrean bukatu den giza kate baten bidez.

Amaieran platafomak duintasunaren aldeko borrokan premiazkotzat jotzen dituen neurriak jasotzen dituen manifestua irakurri da. Honako hauek dira kanpainan eragile soziak eta sindikalek exijitzen dituzten 12 neurriak.

NEURRIAK

1. Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LAGS) igoera handia, enplegua izanda ere inor ez dadin pobrezian egon.

2. Langabezia prestazio duina, norbaitek enplegurik ez duen bitartean jasoko dena.

3. Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta (oinarrizko errenta) egungo LAGS gainetik kokatzea. Halaber, pertsona batetik gorako bizikidetza-unitateei aplikatzen zaizkien eskalak gehitzea.

4. Diru-sarrerak bermatzeko sistema berri bat ezartzea egungoaren ordez; beharrezkoa da eskubide soziala izatea. Bizimodu duina izateko eskubidea bermatzea ezinbestekoa da.

5. Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta mantenduko direla ziurtatzea, baliabide ekonomiko gabezia dagoen artean.

6. Gizarte larrialdietarako laguntzak jasotzeko eskubide subjektiboa ezarri, benetako beharrizanak asetu behar dituztenak.

7. Murrizte politikaren ondorioz prestazio sozialik gabe utzi dituzten kolektibo guztiei prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzea.

8. Prestazio sozialak kudeatzerakoan aplikatzen ari diren irizpide murriztaileak ezabatzea.

9. Aurrekontua gehitzea, hartara zerbitzu publiko (osasungintza, enplegua, gizarte-arreta) unibertsal eta kalitatezkoak izateko bitartekoak (pertsonal, material eta teknikoak) eskura egon daitezen.

10. Pertsona orori bermatzea osasun eta osasun-arreta izateko eskubidea, baita etxebizitza duina eta egokia ere. Halaber, bermatu egin behar da baliabide ekonomikorik gabe dagoelako inor ez geratzea argindar, gas edo ur zerbitzurik gabe.

11. Adierazpen askatasuna eta ekintza politiko, sozial eta sindikalerako eskubidea. Kodigo penalaren erreforma eta hiri segurtasuneko legearen aurreproiektua gaitzestea.

12. Euskal Herrian pertsona guztiek bitarteko eta baliabide nahikoa izatea ahalbidetuko duen bizitza duin, autonomo eta kalitatekoa izateko babes sozialeko sistema izatea ahalbidetuko diguten tresna propioak geureganatzeko konpromiso instituzionala.
 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.