Aste honetako Osakidetzako Mahai Sektorialak (urtarrilaren 27an egindakoa) sorpresa ekarri du: SMEk onartu egin du Osakidetzaren Giza Baliabideen Plana, 67 urte arte jubilatzeko aukera jasotzen duena.
Aste honetako Osakidetzako Mahai Sektorialak (urtarrilaren 27an egindakoa) sorpresa ekarri du: SMEk onartu egin du Osakidetzaren Giza Baliabideen Plana, 67 urte arte jubilatzeko aukera jasotzen duena.
LABen iritziz, murrizketa ofentsiba baten testuinguruan, halako neurririk adosteak ez dauka lotsarik. Plantilla handitu eta gaztetu beharrean, justu kontrako norabidean doa, soilik langile talde zehatz batzuei onura ekonomikoak ekarriz. Betiko kontua.
LAB sindikatuak kritikatu egin du aipaturiko Plana arrazoi ezberdinengatik:
• Guk langile guztiontzako errelebo kontratua eta aurre-erretiroak defendatzen ditugu.
• Betiko moduan, edukiak sekretupeko bilera aldebikoetan negoziatu dira.
• Ez dugu begi onez ikusten formakuntzari buruz jasotzen duena.
• Merkatuan oinarritutako gestio sistemak ezarri nahi ditu, osasuna diru gastu-etekin kontua bailitzan.
• Pertsonal sanitario lehenesten da, ez-sanitarioa pribatizatzeko ateak irekitzen direlarik.
• Plantilla handitzen ez den bitartean, euskal gizarteak gero eta zerbitzu gehiago eskatzen ditu: langileak zaharkitu eta gainezka eginda, ezin eskaini kalitatezko asistentzia.
LABen ustez, ezin da bide honetatik jarraitu. Osakidetzak negoziatzeko borondatea agertu behar du, atzera egiteko ezarritako murrizketa guztiekin, eta Osakidetzaren proiektua eta langileon lan-baldintzen akordioa denon artean adosteko mahai negoziatzaile baten inguruan. PNVren esku dago.
{module[111]}