2024-11-22
HomeLAB SindikatuaDelegatuen BatzarraLABeko delegatuek Euskal Herriak bere bidea egiteko iniziatibak hartzeko konpromezua bereganatu dute

LABeko delegatuek Euskal Herriak bere bidea egiteko iniziatibak hartzeko konpromezua bereganatu dute

LABek delegatuen batzarra egin du gaur Donostiako Atano pilotalekuan kurtso honetarako sindikatuarentzat erronka eta iniziatiba nagusiak zeintzuk izango diren konpartitu eta eztabaidatzeko. Batzarraren ostean manifestazioan Espainiako Gobernu Zibilaren ordezkaritzaraiko joan dira " "Utzi bakean, Euskal Herriak du hitza eta erabakia" lelopean.

LAB sindikatuak urteroko Delegatuen Batzar Nazionala burutu du Donostiako Atano pilotalekuan. "Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan" lelopean sindikatuak 2014 urteari begira dituen erronka nagusiak konpartitu eta eztabaidatu dira.

Batzarraren ostean delegatuek manifestazioan abiatu dira Espainiako Gobernu Zibilaren ordezkaritzaraino "Euskal Herriak du hitza eta erabakia" aldarrikatzera. Erabakitzeko eskubidea irudikatuz gerturatutako delegatuek eraikina inguratu dute.

Manifestazioaren atarian Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak aurtengo batzarrari izaera berezia eman zaiola adierazi du, bere hitzetan, LABek 2014an "mugarri berriak jartzeko, iniziatiba berriekin egoera ekonomiko eta sozialean aldaketak ekarriko dituzten urratsak eta erabakiak behartzeko" lan egitea egokitzen zaio eta lan horretan "tresna garrantzitsuena gure ordezkarien lana eta duten indarra da".

Etxaidek LAB batzarretik konpromiso argi batekin irten dela adierazi du, eta konpromiso hori aldaketa politikoak ekarri behar dituen bidean inplikazio gehiago bereganatzean oinarritu du; aldaketa politkoak bultzatzeko iniziatiba eta akordioak sustatuz eta aldaketa sozialak ekarriko dituzten eztabaida politiko horiek baldintzatzuz.
 

LAB sarean
{module[111]}


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.