2024-07-24
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaEskola garraioko eta jolastokietako zaintzaileen greba eta protestak

Eskola garraioko eta jolastokietako zaintzaileen greba eta protestak

Eskola garraioa eta laguntzaileen eta jolastokiko zaintzaileen hitzarmenaren baitan jarduten duten zentro publikoetako begiraleek aste honetako hirugarren greba eguna burutuko dute gaur. Urtarrilaren 13, 14, 20, 21 eta 22rako deituak zituzten greba egunak heuren lan baldintzen defentsan. Erantzun positiborik jaso ezean urtarrilaren 27tik aurrera lanuzte mugagabean sartuko dira.

Langileek 2009-2010. ikasturteaz geroztik soldatak izoztuak dituztela salatzen dute, nahiz eta kontratatzen dituzten sektoreko enpresek ez dituzte bereak izoztu, Eusko Jaurlaritzak, ikasturtez ikasturte, dagozkion diru-partidak handitu baitizkie. Langileek diru publikoz osatzen diren partidak enpresen irabazietan bakarrik islatzea ez dute onartzen, eta enpresetako langileen lan baldintzen hobetzean inbertitu beharko litzatekeela esan dute. 

Greba eta protesta hauen bidez langileek honako hiru aldarrikapen hauek eskatzen dituzte: 

– Hitzarmenaren indarraldia 2009/10 ikasturtetik 2014/15 ikasturtera pasatzea.
– Lan erreforma gotortzea beste hitzarmen bat sinatu bitartean ultraaktibitatea mantenduz. Neurri honek enpresei ez dio batere kosturik suposatzen.
– Soldatei dagokionez, eskola-jantokiekin parekatzeko eskatze dute. Egungo %95etik %97,5era pasatzea.

GAURKO IRAGARRITAKO MOBILIZAZIOAK

BIZKAIAN. Arratsaldeko 16.30etan Plentziako ikastetxe publikoan. 

GIPUZKOAN. Arratsaldeko 15:30etan Iruneko Txingudi eskolan.

ARABAN. Goizeko 8.45etan San Ignacio Ikastolan.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Enplegu Erregulazio Espedientearen kontsulta epearen baitako azken bilera akordiorik gabe amaitu da Cementos Rezolan

Heidelberg Materials/Cementos Rezola enpresak ekainaren erdialdean 56 pertsonari eragiten zien EEE prozesua aurkeztu zuenetik gaur arte Kontsulta Epeari zegozkion negoziaketa aurrera eramaten aritu da Enpresa Batzordea, LABek eta ELAk osatua. Hasieratik garbi utzi izan dugun moduan, trantsizio ekosozialista baten bidean deskarbonizazio prozesuak beharrezkotzat jo izan ditugu. Hala ere, ez dugu bat egin enpresaren “deskarbonizazio” planteamenduarekin, ezinezkotzat ikusten baitugu horrelako gai mardul baten negoziaketak EEE prozesu batean eta 56 lanpostu suntsituta gauzatu ahal direnik.

Mondélezeko enpresa batzordeak enpresaren jazarpen sindikala salatu du

Zazpi hilabeteko negoziazioaren eta 44 greba egunen ostean, enpresaren jarrera guztiz zurruna izaten ari da, ez edukiei dagokienez, baizik eta langileak kikildu asmoz

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.