2024-11-22
HomeErrepresioaEragile ezberdinek atxiloketak salatu eta mobilizaziora deitu dute

Eragile ezberdinek atxiloketak salatu eta mobilizaziora deitu dute


Atzo Espainiar Estatuak abiatutako operazio poliziala salatzeko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek agerraldia eskaini dute. Bertan, operazioa salatzeko antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dute.

{module[111]} Prentsaurrekoan Guardia Zibilak atzo egindako atxiloketak Euskal Preso Politikoen Kolektiboak abenduaren 28an aurkeztu zuen ekimenari erantzuteko operazio bezala aurkeztu dute eta Gobernu espainolaren jokaerak bere ahulezia erakusten duela nabarmendu dute.

Eragile politiko, sindikal eta sozialek presoen eskubideen alde borrokan jarraituko dutela adierazi dute eta bide horretan, egunotan antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu diote jendarteari.

Konponbideari erasorik ez!
Prentsaurreko honetan gauden antolakundeok erabat arbuiatzen ditugu atzoko operazio politikoaren ondorioz izandako atxiloketak; operazioan Euskal Preso Politikoen Kolektiboarentzat bitartekari lanak egiten duten hainbat pertsona eta presoen abokatu gisa dihardutenak eraman zituzten.

Gure ustez, operazioarekin erantzun egin nahi diote duela egun gutxi ezagutu diren Preso Politikoen Kolektiboak egindako debateari eta hartutako erabaki garrantzitsuei. Gainera, atxilotuek parte hartu zuten espetxetik ateratako presoekin Durangon izan zen ekitaldi publikoan. Nabarmena da estatuko gobernuak ez duela bake prozesuan ekarpen positiborik egin nahi; aitzitik, prozesuak aurrera egin dezan galaraztea beste helbururik ez dauka; era berean gertatu zen, adibidez, Bateragune deituriko auziarekin 2009ko urrian –Rubalcaba barne ministroa zelarik– edo, duela gutxi, Herrira mugimendu sozialaren aurkako operazioarekin. Hain zuzen, atxiloketa hauekin gure herrian etsipena zabaltzea lortu nahi du, eta kriminalizatu, batetik presoei ematen zaien laguntza eta bestetik espetxeratuek pairatzen duten eskubideen urraketa salatzea.

Instituzio ororen eginkizuna da jendarteari bere arazoak konpontzen laguntzea. Estatuan ere halaxe izan beharko luke. Horregatik, gure herrian gertatzen ari diren aurrerapauso objektiboak eragozten tematzeko jarrera hori soilik era batean uler daiteke, ahulezia politiko gordinaren adierazpen gisa. Badirudi estatuak eta bere aparatuek erabaki dutela ez daukatela ezer irabazteko elkarrizketa eta Euskal Herriarentzako soluzioen agenda batekin. Horregatik, ezin gara saiatu operazio hauei azalpen arrazionalik bilatzen. Egoera hau ikusirik, bakearekin tematuta gaudenok aukera bakarra dugu, orain arteko moduan oztopo eta zailtasunak gainditzeko lanari eustea alegia. Horixe da gure asmoa eta erantzukizuna. Zehazki, ezinbestekotzat jotzen dugu euskal preso politikoen eskubideekiko errespetua prozesuak aurrera egin dezan; ezer aurretik justizia kontua da. Horregatik, Herrira-ren aurkako sarekadan egin genuen bezalaxe, berretsi egiten gara eskubide horiek defenditzeko konpromisoan.

Analisi horrekin bat,

Atxilotuak berehala aska ditzatela exijitzen dugu, eta senide eta lagunei gure elkartasuna adierazten diegu.

Eta herritarrei dei egiten diegu gaur arratsaldez euskal hiri eta herrietan izango diren bilkuretan parte hartzera, baita bihar eguerdian hiriburuetako udaletxeen aurrean izango direnetan ere.

Donostian, 2014.eko urtarrilak 9an

Lokarri · Etxerat · Eskubideak · Gazte Abertzaleak
ELA · LAB · ESK · STEE · EHNE · HIRU · CNT · CGT
Sortu ·EA · Aralar · Alternatiba


Konponbideari erasorik ez!
Las organizaciones que comparecemos en esta rueda de prensa queremos manifestar nuestro rechazo absoluto a la operación política que se saldó ayer con la detención del grupo de personas que ejercen funciones de mediación para Euskal Preso Politikoen Kolektiboa además de las tareas que corresponden a algunos de ellos como abogados de los presos y presas.

Entendemos que la operación es la respuesta puntual al debate y las importantes decisiones adoptadas por el Colectivo de Presos Políticos que hemos conocido hace unos días. Las personas detenidas participaron además en el acto público realizado posteriormente en Durango con los presos excarcelados. Resulta evidente que el gobierno del estado no se conforma con no aportar nada positivo al proceso de paz, sino que está empeñado en impedir su avance, de la misma manera que se hizo, por ejemplo, con el llamado caso Bateragune en octubre de 2009 –siendo entonces Rubalcaba ministro de interior– o más recientemente con la operación contra el movimiento social Herrira. Las detenciones pretenden, en ese sentido, que cunda el desánimo en nuestro país, además de criminalizar la labor de apoyo a los presos y presas y la denuncia de la conculcación de derechos de que son objeto.

Toda institución tiene la responsabilidad de ayudar a la sociedad a solucionar sus problemas. Así debería ser también en el estado. Por ello, el empecinamiento en obstaculizar los avances objetivos que en nuestro país se están dando, sólo puede ser interpretado como un signo de extrema debilidad política. El estado y sus aparatos parecen haber interiorizado que no tienen nada que ganar en una agenda de diálogo y soluciones para Euskal Herria. Es por ello que carece de sentido buscar justificación racional a estas operaciones. Y ante esta situación, a quienes estamos empeñados en la paz, no nos queda sino seguir trabajando como hasta ahora en la superación de los obstáculos y dificultades. Es lo que pretendemos seguir haciendo; es nuestra responsabilidad. Y en concreto, entendemos imprescindible el respeto a los derechos de los presos y presas políticas vascas para que el proceso avance; es antes que nada una cuestión de justicia. Por ello, nos ratificamos –como dijimos tras la redada contra Herrira– en nuestro compromiso con la defensa de esos derechos.

En coherencia con este análisis:

Exigimos la inmediata puesta en libertad de las personas detenidas, y mostramos nuestra solidaridad con sus familiares y allegados.

Y convocamos a la ciudadanía a participar en las concentraciones que esta tarde tendrán lugar en ciudades y pueblos de nuestro país, y mañana al mediodía ante los ayuntamientos de las capitales.

En Donostia, a 9 de enero de 2014

Lokarri · Etxerat · Eskubideak · Gazte Abertzaleak
ELA · LAB · ESK · STEE · EHNE · HIRU · CNT · CGT
Sortu · EA · Aralar · Alternatiba


 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.