2024-07-24
HomeZerbitzu PribatuakArrantzaBizkaiko Kontserberetako Hitzarmenaren iraungitzearen inguruko epaiketa

Bizkaiko Kontserberetako Hitzarmenaren iraungitzearen inguruko epaiketa

Atzo Bizkaiko Kontserberetako Hitzarmenaren ultraktibitatea defendatzeko jarritako salaketaren epaiketa burutu zen Bilbon. Kalean kontserberetako langileak hitzarmenaren mantentzea eskatu zuten.

Sindikatuek Bizkaiko kontserberetako hitzarmenaren iraungitzearen aurka jarritako salaketaren epaiketa atzo burutu zen Bilbon. Duela hilabete burutu behar zen epaiketa baina patronalaren alde batek, NORPESCO asoziazio patronala, agertu ez zenez, urtarrilaren 8ra atzeratu behar izan zen. Atzoko epaiketara, CEBEK eta NORPESCO deitu zituen epaitegiak.

Epaiketa burutzen zen bitartean Bizkaiko Kontserberetako langileek elkarretaratzea egin zuten hitzarmen duin baten alde borrokan jarraituko dutela aldarrikatuz.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Mondélezeko enpresa batzordeak enpresaren jazarpen sindikala salatu du

Zazpi hilabeteko negoziazioaren eta 44 greba egunen ostean, enpresaren jarrera guztiz zurruna izaten ari da, ez edukiei dagokienez, baizik eta langileak kikildu asmoz

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.