2025-03-31
HomeEmakumeakEmakumeon Mundu Martxak batzar irekia antolatu du abenduaren 4rako

Emakumeon Mundu Martxak batzar irekia antolatu du abenduaren 4rako

Hilabete luze igaro da Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak urriaren 17an V. Nazioarteko Ekintzari Irun eta Hendaia arteko mugan hasiera eman zionetik. LABek parte hartzen duen dinamika honetan su txikian lanean ibili dira harrezkero, eta azaroaren 25eko ekitaldiak pasata, Euskal Herriko ekintzarekin aurrera egitera dei egin dute. Azken asanbladan edukiak plazaratu zituzten, eta oraingoan prozesuari erreparatu nahi diote. Horretarako, asanblada irekia egingo dute datorrenaren berri emateko. Asanblada hau abenduaren 4ean izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta Zoom aplikazioaren bitartez gauzatuko dute. Asanbladan arte hartzeko izena eman behar da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.