2024-11-22
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaBizkaiko Hirugarren Adinekoen egoitzetarako sektore hitzarmenaren negoziazioan urratsak eskatzen ditu LABek

Bizkaiko Hirugarren Adinekoen egoitzetarako sektore hitzarmenaren negoziazioan urratsak eskatzen ditu LABek

Bizkaiko hirugarren adinekoen egoitzetako langileek atzo, abenduak 18, elkarretaratzea egin zuten Bilbon, LABek deituta CRLren aurrean, behingoz hitzarmenaren negoziazioaren baitan pausoak eman daitezen aldarrikatuz. 

Kalitatezko zerbitzu publikoetako sistema defendatzen duten langileak dira, etekin ekonomikoak gailentzen dituzten enpresetarako lan egin behar izaten dutenak, onura horiek kalitatea bera eta langileen lan-baldintzen gainetik ipintzen dituztelarik.

Hamaika saio burutu dituzte langileek egunean indarrean dagoen hitzarmena ordezkatuko duena lortzeko, baina hamaika aitzakia entzun behar izan dituzte.

Alde batetik, patronala dugu, zeinak lan erreforma era batean edo bestean sartu nahi dien langileei, lan baldintzak txartuz, lehengo desarautzera eramanez.

Bestetik, ELA dugu, ordezkaritzaren %63 duelarik, bere lehentasuna argi adierazi duena. Enpresetako hitzarmenak sinatzea conditio sine qua non da beste gai hauetan sakondu ahal izateko: erreformaren aurkako neurrietan edota aldarrikapenei lotutako edukietan (iraupena, soldata, antzinatasuna, ABE, jaiegunak, igandeaj, jardunaldia…).

Azken saioan aho bete hortz utzi gintuen proposamen berri bat aurkeztuz: lan baldintzei dagokienez euren eskakizunak ahultzeko prest daude baldin eta patronalak enpresetako hitzarmenak sinatzea onartzen badu, hura baita euren aburuz, hitzarmen sektorialaren aplikazioa bermatuko lukeen formula bakarra.

Guk behin eta berriz esan dugu eta esango dugu hori ez da formula bakarra, eta jendeari gogorarazi nahi diogu, erreferentziazko eta DERRIGORREZ APLIKATZEKOA den hitzarmena Bizkaiko Sektorekoa da. Hala ere, ez diogu uko egingo hobekuntzari, eta aukera dagoenena, aurrera egingo dugu betiere sektoreko erreferentziapean.

Norabide horretan, pasa den urriaren 29an Aldundiak hitzarmen honen (egun III. Hitzarmen sektoriala eta etorkizunean ordezkoa) aplikazioa bermatuko lukeen instrukzioa argitaratu zuen. LABek horren lanketa sakonagoa exijitzen du, formulazioa halabeharrezkoa bihurtu arte. Horrela, aplikazioa ematen ez denean beharrezkoak diren mekanismoak arautu behar dira, hau da, behingoz, zerbitzua kalitatezkoa eta baldintzak duinak izan daitezen, neurriak hartu behar dira.

Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen diogu bazter ditzala behingoz egungo hitzarmenaren indarraldiaren inguruan azaltzen dituen “zalantza juridikikoak”. Gure herrialdean ezagutzera eman berri dira bi sententzia berri sindikatuon jarrera indartzen dutenak, Bizkaiko sektore hitzarmenak indarrean direla eta berri bat sinatu bitartean abenduaren 31tik aurrera ere indarrean jarraituko dutela esanez.

Hori gerta dadin, baina, enpresa eta sektore hitzarmenen arteko eztabaida gainditu egin behar dugu Mahai horretan.

Eskenatoki horretan egoitzetako sektore hitzarmena negoziatu behar dugu, ez banakako akordioak soilik ordezkaritza indartsua dagoen enpresentzat.
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.