2024-11-22
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaLan erreformak ematen zuen derrigorrezko desatxikipena ekiditzen duen lan hitzarmena lortu dute...

Lan erreformak ematen zuen derrigorrezko desatxikipena ekiditzen duen lan hitzarmena lortu dute APNABIn

APNABI Bizkaiko haur autista diren gurasoen elkarteak, urte eta ahalegin askoren ondoren, aurreko abenduaren 13an enpresa komitearekin, non LABek (%77) gehiengoa duen, 2009-2014rako lan hitzarmena sinatu du.

Lan Hitzarmen hau, gaur egungo egoera kontuan hartuta, langileek izan duten ardura eta egindako ahaleginari esker posiblea izan da.

Sinatutako hitzarmena ezohikoa dela esan behar dugu, onura ekonomikoan oinarrituta egon beharrean, oso garrantsitzuak diren elkartearen etorkizunerako beste 3 puntuetan oinarritu egiten delako: lan postuen defentsa, langileen lan baldintzak, eta elkartearen garapen iraunkorra.

Lehenik, diru publikoaren kudeaketarako gardentasun protokoloa lortu da.

Beste aldetik, ultraaktibitatearen inguruan egon ahal ziren balizko zalantzak desagertzen dira eta Españako lan erreformak ematen zuen derrigorrezko desatxikipena ekiditu da.

Azkenik azpimarratu nahi dugu langileen aldetik egin den esfortzua elkartearen garapen iraunkorraren alde, lan postuen defentsan eta lan baldintzak mantetzearen alde.

Aldi berean, Elkarte eta APNABIko Errektore Kontseiluaren aldetik langileok egindago esfortzuaz jabetzea eta baloratua izatea espero dugu.

Bukatzeko, esan beharra daukagu lan hitzarmen hau ez zela posible izango APNABIko langile guztien konpromiso, batasuna eta borrokarik gabe. Horregatik, azpimarratu nahi dugu lan hitzarmen hau APNABIko langile guztien lorpen bat dela.

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

BetiOn Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzuaren hitzarmena sinatu dugu, gutxieneko %30,08ko soldata-igoerarekin

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, LAB sindikatuak hitzarmen kolektiboa sinatu du EAEn telelaguntzako eta jarduera soziosanitario osagarrietako zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion sozio-sanitario-Ibermática Aldi Baterako Enpresa Elkartearentzat. Honek 80.000 herritar baino gehiago artatzen ditu.Negoziazio luzea eta gogorra izan da. Bi enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako negoziazioa, azken honek pribatizatzen baitu langileek ematen duten zerbitzu publikoa. Hala ere, langile nekaezin eta aktiboek egindako borrokaren ondorioz, hobekuntza oso garrantzitsuak lortu dira:Soldata-igoera • Gutxienez % 30,08ko soldata-igoera lortu da. Gainera, KPIari lotutako igoera da, eta hori bermatzeaz gain, erosteko ahalmena benetan berreskuratzea dakar. • % 30,08ko igoera hori, oinarrizko soldatari ez ezik, soldata-osagarri guztiei ere aplikatuko zaie.Lanaldi-murrizketa Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta orain artekoa ia hiru lanaldi osotan murriztuko da.Lizentziak, familia-kontziliazioa eta urteko lanaldia doitzeko egunak: • 12 urtetik 14ra igotzea zaintzagatiko lanaldi-murrizketa. • Ordaindutako lizentzia guztiak parekatzea ahaidetasun sozial gisa izendatutako pertsonarentzat. • Malgutasun handiagoa urteko lanaldia doitzeko egunetan. • Hitzarmen bidez erregularizatzea jaiegun arruntetan lan egiteagatiko konpentsazioa, errege-dekretuaren arabera, LABek aurretik aurkeztutako salaketaren aurrean.LABen argi dugu lortutako hobekuntza guztiak langileen zati handi batek egindako mobilizazio, greba eta batzarrei esker lortu direla. Borroka honek merezi izan du.Jakin badakigu oraindik eduki garrantzitsuak daudela lortzeko, eta LABek horiei aurre egiten hasi nahi du. Sindikatu honek argi dauka BetiOneko langileek zerbitzu publikoa ematen duela eta langile publikoak direla.Gaurtik aurrera, LAB lanean hasiko da langileekin publifikaziorako bidea eta urrats zehatzak adosteko, eta hori onuragarria izango da bai langileentzat bai zerbitzu horren erabiltzaileentzat.Amaitzeko, LABek bere onespen zintzoa adierazi nahi die lan-baldintza bidezkoagoen alde borrokatu diren pertsona guztiei. Iritzi desberdinak, beti legitimoak eta askotan beharrezkoak izan arren, egindako bidea egin gabe ez ziren hobekuntza garrantzitsu horiek lortuko.

Araudiaren erreformak atzeratu egiten du erregularizazio masiboa Atzerritarren Legea indargabetzeko beharrezko urrats gisa

Atzerritarren Legearen araudiaren erreforma onartu zuen pasa den asteartean Espainiako Gobernuak. Maiatzaren 17an sartuko da indarrean, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak bultzatuta.

Gizarte Segurantza propioa eskatu dugu, langileen osasuna kontrol eta presioaren gainetik jartzeko

LAB sindikatuko zenbait kidek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Iruñean, INSS Gizarte Segurantzaren Espainiako institutuaren bulegoen ondoan, kapitalak langileriari egiten dion kontrol eta presioaren gainetik osasuna eta prebentzioa jar daitezela aldarrikatzeko. LABek Gizarte Segurantza propioa eskatzen du, nafar langileen beharrak benetan erdigunean paratuko dituena.