Osakidetzako PNVren administrazioa zentroetako protestak isildu nahian temati dabil, horretarako askatasun sindikalaren kontra joz eta gure lanean oztopoak ipiniz. Estrategia honen azken adibidea, gauetik goizera eta abisatu barik Osakidetzako zuzendaritzak burutu duen email kopuruaren izugarrizko murrizketa izan da.
Baina PNVren ofentsiba ez da emailetara mugatzen. Darpon jaunaren Osasun Arloa sindikatuen kontrako “0 tolerantzia” politika erabiltzen ari da hain “gestore onak” diren PNVkoak gobernura heldu zirenetik bertatik. Jarrera hauetako batzuk
• Basurto zein Gurutzetako ospitaleetan itxialdian zeuden langileak indarrez kanporatu, neurriz gaineko polizia operatiboa erabilita.
• Edozein motako jarduerak egiteko oztopoak zentro gehienetan.
• Ipinitako kartel zein orri informatibo guztiak momentuan kendu.
• Mota guztietako filtroak ordenagailuetan, askotan internet erabiltzea ia ezinezko bihurtzen duena (ia ezinezkoa da sindikatuaren beraren web-orrialdean gutxieneko baldintzetan ibiltzea).
Eraso horiek guztiak, Darpon jaunaren kanpaina pertsonalarekin batera, zeinak komunikabideen aurrean ez duen aukerarik galtzen sindikatuen kontra aritzeko, Osakidetzako zentroetako murrizketen kontrako protestak estali nahian.
LABek ez du askatasun sindikalaren inolako murrizketarik onartuko. Bada garai Osakidetzak uler dezan gatazka amaitzeko bidea ez dela sindikatuon eskubideak murriztea, baizik eta negoziazioa, langileon lan-baldintzen murrizketekin amaitzea eta osasun publikoa defendatzea.
{module[111]}