2024-07-06
HomeIndustriaMetalgintzaOlentzerok ikatza ekarri dio Adegiri

Olentzerok ikatza ekarri dio Adegiri


Gaur Euskal Herrian aski ezaguna eta maitatua dugun Olentzerok berak ere bat egin nahi izan du Gipuzkoako metalgintzako langileen borrokarekin. Arrazoiak merezi zuela eta, aurten inoiz baino lehenago jaitsi da Olentzero menditik Donostira.

LABeko metalgintzako kideak herrialdeko hitzarmenaren aldeko mobilizazio eta aldarrikapenetan urrats berriak ematen hasi dira, protesta berriak antolatuz eta indartuz.

Gaur Euskal Herrian aski ezaguna eta maitatua dugun Olentzerok berak ere bat egin nahi izan du Gipuzkoako metalgintzako langileen borrokarekin. Arrazoiak merezi zuela eta, aurten inoiz baino lehenago jaitsi da Olentzero menditik Donostira.

Urte osoan zehar, eta bereziki uztailaren 7az geroztik Adegik izandako jarrera dela eta haserre azaldu da Olentzero: “Jaso ditut pila bat gutun Gipuzkoako metalgintzako langileenak eskatuz Herrialdeko hitzarmena. Ongi! Beste alde batetik, jaso ditut gutun gutxi batzuk Adegiko kideenak Gibelalde, Apezetxea, Zamakola… Jendilaje hauenak, eskatuz Madrileko lan erreforma Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenean sartzea. Nola onartuko du Olentzerok, euskalduna izaki, Madriletik erreforma hona ekartzea? Oso haserre nago, oso haserre!!”

Eta horregatik, ikatza utzi du Adegiren egoitzan. Kiloka ikatz, Adegiren jarrerak besterik merezi ez duelako.

Olentzerok elkartasuna adierazi die langileei: “Nahiz eta ikazkina izan, eta ez izan metalgintzako langilea, bat egiten dut Gipuzkoako metalgintzako langileokin. Aurten gainera, inoiz baino opari gutxiago dago umeentzako, jendilaje honek Gipuzkoa guztia prekarietatera kondenatu nahi duelako…”

LAB sindikatuak antolatutako protesta baketsu eta umoretsuari amaiera emateko, mezu argia utzi die Olentzerok Adegiko kideei: “Apezetxea, Gibelalde, Zamakola… Hurrengo urtean txintxoak izan! Txintxoak izan, bestela, hurrengoan ere ikatza izango duzue!”
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mecanerretik makinak ateratzen hasi dira, eragileok eskaturiko alternatiba aztertu barik

Urdulizko lantegiaren etorkizuna bermatzeko trantsizio ekosozialaren aldeko eragileok mobilizazioa egin dugu gaur fabrikaren aurrean.

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.