2025-12-14
HomeIndustriaMetalgintzaLABek metalgintzako herrialdeko hitzarmenen alde borrokan jarraitzen du

LABek metalgintzako herrialdeko hitzarmenen alde borrokan jarraitzen du

LABeko metalgintzako Gipuzkoako ordezkariek atzo Donostian emandako prentsaurrean aurreratu moduan, sektoreko hitzarmenaren alde mobilizatu da gaur ere sindikatua. Gipuzkoan Eibarren egin du protesta LABek, CONFEBASK eta ADEGIko kide den Eduardo Zubiaurreren enpresaren aurrean (jaz Zubiaurre) eta Bizkaian Durangaldeko enpresa ezberdinen aurrean.

Zubiaurre, beste hainbatekin batera, Raxoik inposatu nahi digun lan erreforma egikaritu nahian dabil. Aierza, Apezetxea, Zamakola eta beste batzuekin batera, Gipuzkoako hitzarmena suntsitu nahian dabil, euren pribilegioak langileen eskubideak suntsituz. Guzi hau salatzeko LABek elkarretaratzea egin du Jaz Zubiaurre enpresaren aurrean.


Durangaldean eta Bizkaiko Hitzarmenaren defentsan elkarretaratze ezberdinak egin dituzte LABeko kideek enpresa ezberdinen aurrean, besteak beste, Tardea, Alko, Rotthenberger, Layde, Bruss edota La Madalena lantegietan.
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.