2024-11-22
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaLABek Hego Afrikako herriari doluminak adierazten dizkio

LABek Hego Afrikako herriari doluminak adierazten dizkio

LABek, Euskal Herriko sindikatuak, bere doluminak adierazten dizkio Hego Afrikako herriari Nelson Mandelaren heriotza dela eta, Madiba Hego Afrikako eta munduko askatasunaren aldeko borrokalari nekaezina.

Bere apartheidaren erregimenaren aurkako borroka, bere kartzelaratze bidegabea eta bere koherentzia eta zuzentasunak mundu zabalean pertsonen munduaren alde eta zapalkuntza guztietatik aske diren herrien alde borrokan gabiltzan guztiontzat erreferentzial bilakatzen dute.

Gainera, Nelson Mandelak buru izan zuen Hego Afrikako jendarte aske baterako trantsizioa ispilu izan da gainontzeko nazioentzat, baita euskaldunontzat ere, gu ere nazio eta sozialean askatze prozesuan murgildurik baikaude.

Guzti horregatik, momentu mingarri hauetan LAB sindikatuak eta euskal langile klaseak gure elkartasuna eta samurtasuna adierazi nahi diegu Nelson Mandelaren ondokoei eta Afrikako Kontseilu Nazionalari (CNA-ANC), zeinaren buru izan zen, eta Hego Afrikako langile klaseari.

Mandela, gogoan zaitugu!
 

LAB sarean
{module[111]}

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.