2024-11-22
HomeLAB SindikatuaIgor UrrutikoetxeaIgor Urrutikoetxeari lehen harrera Lezaman 18:30etan

Igor Urrutikoetxeari lehen harrera Lezaman 18:30etan

Azaroaren 28an Brasilen, istripu larri baten ondorioz hil zen gure lagun, kide eta LABeko nazioarteko arduradun Igor Urrutikoetxearen gorpua gaur iritsi da Euskal Herrira.

Goizeko 11.30ak aldera Madrilera heldu da eta tramiteak burutu ondoren, Euskal Herrirako bidea hartu du. Euskal Herrira iritsiko da eta lehen harrera Lezamako Udaletxeko plazan egingo zaio, 18:30etan.

Gaurkoa lehen harrera izango da. Igorri merezi duen omenaldia urtarrilaren 18an, larunbata, bere jaioterrian, Lezaman, egingo zaio. Honen gaineko zehaztapenak ere emango dira, aurrerago.

Omenaldia urtarrilaren 18an Lezaman
Igorri merezi duen omenaldia urtarrilaren 18an, larunbata, bere jaioterrian, Lezaman, egingo zaio.

Rafa Diez: «Agur lagun!»
Rafa Diez Usabiagak El Duesoko espetxetik Igorri idatzitako gutuna.

Elkartasun mezuak
Munduko txoko guztietatik ehundaka elkartasun mezu iristen ari dira. 

LABek  jasotako elkartasuna eskertu nahi du
Planetako txoko guztietatik jasotzen ari garen elkartasuna eskertu nahi dugu, bereziki, FSM, CTB sindikatu brasildar eta PCdoB Brasilgo alderdi komunistako kideek azken hilabete honetan zehar emandako babesa eta laguntza. Gure lagun eta burkideak 38 urte zituela utzi gaitu, baina bere lanak, engaiamenduak eta borrokak bizirik diraute.

Igor Urrutikoetxea Bilbao
Bizitza laburra, baina zure bihotza bezain zabala. Burkide bikaina, lagun aparta. Bidaiari nekaezin hori, alde egin diguzu bete ezineko hutsunea lagata.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.