2024-07-22
HomeZerbitzu PribatuakElikagaigintzaBMk esplotazioa eta prekarietatea ezkutatzen ditu

BMk esplotazioa eta prekarietatea ezkutatzen ditu

BM Supermerkatuak enpresak, merkatu-kuota handitzen jarraitzeko proiektuan, beste lehiakide batzuen dendak erosten ditu, kontuan hartu gabe dagoeneko dendak dituela kale berean. Joan den urtea, supermerkatu bat ireki zuen Barakaldoko Juan de Garay kalean (kale horretan bertan beste bat zegoen), etekinak handitzeko eta, aldi berean, langileen gaineko presioa eta lan-karga esponentzialki handitzeko aitzakia izan den autolehia sortzeko. Horrela, urriaren 28an BM Supermerkatuek denda horietako bat itxi zuten, hainbat kaleratze objektibo eraginez.

LABek ez du ulertzen nola uzten dituen kalean BM Supermerkatuak enpresak honezkero adin bat duten langileak, laneratze zaila dutenak, orbaingabeko ibilbidea dutenak eta lan-bizitza eskaini dioten enpresak kaleratu egiten dituela ikusten dutenak.

Gure ustez, BM Supermerkatuek erabili eta botatzeko mukuzapi gisa tratatzen dituzte beren langileak. Larria da Bizkaiko lurralde osoan hedatzen den eta eta 2,5 milioitik gorako irabaziak lortu dituen enpresa batek langileak langabezian uztea, enpresak Bizkaian bertan dituen 90 denda baino gehiagotan berriro lanean hasteko aukerarik gabe. Horregatik guztiagatik, arrazoi objektiboengatik kaleratzeko erabaki zital eta zekena dela iruditzen zaigu.

BM Supermerkatuak kaleratze objektibo bat bilatu du, jakinda galduta izango duela demanda sartuz gero, ondoren kaleratze bidegabe bat ordaindu eta auzia ongien dakien bezala ixteko, diruarekin langileen ahoak itxiz.

José Ramón Fernández de Barrena Uvesco Taldeko zuzendari nagusia da kaleratzeen, mehatxuen eta hertsapenen arduradun nagusia. LABek salatu du enpresek, baita euskal enpresek ere, langileak kaleratzea euro asko irabazten dituzten bitartean, kaleratutako langileen izerdiarekin ordainduta.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.