2025-04-14
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaBanketxeek euskarazko zerbitzua emateko betebeharra ez dutela betetzen salatu du LABek

Banketxeek euskarazko zerbitzua emateko betebeharra ez dutela betetzen salatu du LABek

LABek Bankak bezero euskaldunoi euskarazko zerbitzua emateko betebeharra – dekretu bidez ezarria-  ez duela betetzen eta honen aurrean Eusko Jaurlaritzak ez duela ezer egiten salatu du gaur Bilbon. Euskararen normalizazioa eskatuz, sindikatuak Popular, Sabadell, BBVA eta Banco Santander banketxeetan euskarak duen trataera irudikatzeko parodia burutu du.

Bankak ingeles hizkuntza bankako jardueran ezartzeko inbertsio handiak egin ditu azken urteetan, bere programak eta sistemak itzuliz eta langileak trebatuz, Euskal Herrian ere bai. Baina euskara, aitzitik, baztertzen jarraitzen du.

Bankak ez du betetzen Eusko Jaurlaritzak 123/2008 Dekretu-Legean ezarritako betebeharra, hau da, bankako bezeroek hala eskatuz gero idatziz zein ahozko zerbitzua euskaraz ematea. Dekretu hori ez betetzeagatik jatorrizko bertsioan ezartzen ziren isunak (enpresa handientzat, batez ere) PSE-PPko aurreko Eusko Jaurlaritzak kendu zituen, dekretua bera indargabetuz. Baina oraingo PNVko Jaurlaritzak ez ditu isunak berrezarri, euskerarekiko konpromiso eskasa azalduz ere. Ondorioz, bankak inmunitate osoa du legea ez betetzeko, betiko modura.

LABetik egoera hau salatzen dugu, eta lan munduan eta bankako jardueran espreski euskararen normalizazioa egia izan dadin arautegi zorrotza eskatzen dugu, diru gehien duten enpresa handietatik hasita.

Euskaldunok ere maileguak hartu eta aurreztu egiten dugu. Euskarazko zerbitzuak nahi ditugu. Euskal Herriko bankan, euskaraz! 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru Nafarroarako gutxieneko soldataren alde CENen, UGTen eta CCOOen aurrean mobilizatu dira

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek salatu dute CEN, UGT eta CCOOek uko egin diotela Nafarroarako gutxieneko soldata negoziatzeari, nahiz eta milaka langileren bizi-baldintzak hobetzea ekarriko lukeen, eta milaka sinadura biltzen hasiko dira gutxieneko soldata propioren alde.

15 langileren kaleratzearekin, akordiorik gabe amaitu da Ekide enpresako kontsulta epea

Gaur amaitzen da Arrasateko Ekide enpresako EEE negoziatzeko epea. Enpresak jakitera eman duenez, 15 langile kaleratuko ditu, besteak beste, ekonomia, antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik.

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena: