2024-11-23
HomeZerbitzu PribatuakTelekomunikazioakLanuzte berriak Telefonican

Lanuzte berriak Telefonican

Gaur, azaroak 27, LAB eta CIG sindikatuek deituta lanaldi bakoitzeko ordubeteko lanuzteak izango dira Telefonican langileen eskubide laboral eta sozialen alde eta soldata eskubideen galeraren aurka. Eguerdian elkarretaratzeak deitu dituzte Donostia, Bilbo eta Iruñeako Telefónicako zentralen aurrean.

MOBILIZAZIOAK
DONOSTIA – Amaran (sagrada familia) 14:30etan.
BILBO – Buenos Airesen 14:15etan
IRUÑEA – Kortes ( zezen plaza aurrean) 14:45etan

JOSE ANGEL FERNANDEZ DE ANDRES
LABeko delegatua Telefónican

Azaroak 27
ORDUBETEKO LANUZTEA

BORROKAK DARRAI….
…indar beteaz:

• Herrialde guztietan kalitatezko enpleguaren alde
• Negoziazio iraunkorrerako mahaiak ixtearen alde
• Hitzamenaren luzapenaren deuseztearen alde
• Errepresioaren kontra, lan eta sindikal mailan
• Kaleratutakoen berronartzearen alde: Joseba, Alvaro, Marcos…

Gure lan-duintasunaren alde, gure duintasun pertsonalaren alde, labur esanda.

Indarrean dagoen Hitzarmen Kolektiboaren iraunaldia heldu den abenduaren 31rainokoa da, eta Negoziazio Kolektibo gardena, partehartzailea, berme sindikalduna hasi behar izango genukeen honetan, enpresak iraunaldia luzatu nahi du, negoziazio iraunkorrerako mahaien bitartez hainbat urteko Borroka Kolektiboari esker irabazitako eskubide eta lorpenak deuseztatzeko.

Hortaz, garai bateko lan-kategoriak ez dira jada existitzen: Telefonicako langileok talde-profesional ezberdinetan sailkatuak gaude zeinetan eskubide eta betebeharrak – lan zein soldatari dagozkienak- banan banangoak bilakatu dira, beti aldakorrak diren ‘helburu’ batzuen araberakoak.

Era berean, Disponibiltate akordioa sinatu berri da, enpresak gastuak aurreztu ditzan helburu bakarrarekin: hainbat langilek ordu gehiago lan egin behar izango dute soldata berdinaren truke. Eta akordio hau sinatzeko erabilitako arrazoietako bat, lana eta familiaren kontziliazioa alegia, lotsagabekeri maila gorenetakoetara eramana izan da.

Modu berean, hasierako uneetan erasokorrak ez diruditen hainbat neurri ezartzen ari da enpresa, banan-banago lan-harremanak jartzeko asmoz.

Eraso guzti hauen aurrean, gure eskubideen defentsan, bide bakarra dugu:

BORROKA NEGOZIAZIO IRAUNKORRERAKO EREDU HONEN AURKA MOBILIZAZIO ETENGABEA!
  

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.