2024-11-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaMurrizketak salatu dituzte hainbat eragilek Tolosan

Murrizketak salatu dituzte hainbat eragilek Tolosan

"Asuncion klinika"k antolatuta mintegi bat burutu da gaur Tolosako Topic-en. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Kontseilaria den Jon Darponek parte hartu behar zuela zegoen iragarrita, nahiz eta ez den azaldu. Darponek zuzentzen duen sailetik osasungintzan ematen ari diren murrizketak salatzeko 200 pertsona inguru elkartu dira.

Aldarrikapen desberdinak uztartuz (Asunción Klinikako langileen egoera, osasun publikoa, kopago sanitarioa, Bizkaiko Anbulantzietako gatazka…) eragile sozial ezberdinak izan dira bertan: Invizako enpresa batzordea, Anbulantzietako langilea, Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde, Gipuzkoako Jubilatu eta pentsionistak, LAB sindikatua, Duintasuna Elkartea, Donostiako Ospitaleko Langile Asanblada eta eskualdeko alkate eta zinegotziak.

Mobilizaziora elkartu direnen artean mezu ezberdinak entzun ahal izan dira, "osasuna ez da negozioa" eta "klinika publikoa" besteak beste.

Jon Darpon Osasun Kontseilariaren ordez Rafa Iribarren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaria joan da mintegira.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.