2024-11-22
HomeIndustriaMetalgintzaGipuzkoako Metalgintzako delegatuek hitzarmenaren aldeko borrokan jarraitzen dute

Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek hitzarmenaren aldeko borrokan jarraitzen dute

LAB sindikatuak, Gipuzkoako metaleko delegatuen batzarra burutu zuen atzo Hernanin. Herrialdeko metaleko hitzarmenaren inguruko egoeraren gaineko gogoeta egin ondoren, orain arteko bideari jarraipena ematea erabaki zuten.

Enpresetan, gainontzeko sindikatuei eta patronalari, herrialdeko hitzarmenaren aldeko akordiorako proposamenak lantzen jarraituko dute, enpresa mailako negoziazio eremuarekin uztartuz. LABek, orain arte egin bezala, baina estrategia berdefinituz, bi negoziazio eremuen aldeko hautua egiten du, sindikatuaren ustez, biak ala biak, bata bestearen osagarri baitira.

Metaleko delegatuek, Azarorako eta Abenduko lehen hamabostaldirako mobilizazioak adostu dituzte eskualdeka, Gipuzkoako metaleko hitzarmenaren alde.

Horrez gain, azaroaren 26 eta 28rako, Hego Euskal Herri guztian eta maila konfederalean, mobilizazio egunak deitu ditu sindikatuak, negoziazio kolektibo eta enpleguaren alde eta egun horietan, Azaroaren 30ean, Donostin burutuko den manifestazio nazionala joateko deialdia egingo da eskualdez eskualde.
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.