2024-11-25
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaNegozazioa exijitzeko greba egun arrakastatsua Lanbiden

Negozazioa exijitzeko greba egun arrakastatsua Lanbiden

Lanbideko langileak egun osoko greban daude gaur ELA eta LAB sindikatuak egindako deialdiari jarraituz. Herrialdeetako bulego asko gaur itxita daude eta %70 goitiko jarraipena izan duela esan dezakegu. Goizean Txagorritxuko zerbitzu zentraletan elkarretaratzea egin da eta ondoren manifestazioa Lakuaraino. Manifestazio bukaeran tirabirak izan dira ertzantzarekin, ez baiditu utzi Donostia kalean gobernuaren aurrean amaiera bilkura egiten, eta bestaldeko espaloira bidali dituzte. 

Greba deitzaileek salatu dute Lanbideko zuzendaritza pasa den ostiraletik aritu dela grebaren eragina murrizten, gaur Lanbiden hitzordua zuten herritarrei telefonoz deitu eta hitzordua aldatuz, horretarako zerbitzu telefonikorako azpikontratatua duen enpresako langileei ordu extrak eginaraziz.

Langileek eskaerak jasotzen dituen idatzi bat aurkeztu dute erregisto nagusian. Idazki hori Enplegu eta Gizarte Politikak saileko sailburuari, Lanbideko zuzendaritzari eta Funtzio Publikoko zuzendariari ere bidali zaie.

Langileek benetako negoziazioa izan arte borrokan jarraituko dutela iragarri dute.

LANGILEEN ESKAERAK
LANBIDE erakundea sortu eta lanpostu zerrendarik gabe hiru urte funtzionatu ondoren, Gobernuak LPZ proposamena prestatu eta sindikatuoi jakinarazi digu. LPZ proposamen horrek, besteen artean, honako ondorioak dakartza:

• DBEren gestiorako beharrezkoak diren 200 langile baino gehiagoren kaleratzea.
• DBEren gestioaren eredua erabat ilun geratzen da, ez dakigu nork eta nola gestionatuko duen.
• Herritarrei kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko nahikoa ez den lanpostu kopurua finkatzea (bai herrietako bulegoetan zein herrialde mailakoetan).
• Orain arte bezala hainbat zerbitzu pribatizatuta jarraitzea eta pribatizazio horretan sakontzea.
• Soldata jaitsiera langileen parte handi batentzat, baita eskuratutako eskubideen galera ere.
• Jabetzan lanpostu berriak ematea edo aurrez arbitrarioki emandako lanpostuen betikotzea.
• Langile multzo handi baten beregokitzapena, aurrez egiten zituzten funtzio eta atazak eta, Enplegu-Formazio-Dirusarrerak Bermatzeko Errenta Zerbitzu Publiko batean eskaini beharko lituzkeenak kontuan hartu gabe.
• Langile askoren derrigorrezko lekualdatzea, ez ulertu ez partekatzen ez ditugun irizpide eta azterketen araberakoa.

Lanpostu Zerrenda horren ondorioen aurrean, ELA eta LAB sindikatuok Arloko Negoziazio Mahaian exijitu genuen LPZren ondorioen inguruan aurkeztutako proposamenez hitz egin aurretik, LPZ proposamen zerrendari buruz negoziazioa egitea. Honela hurrengo mahai batean dokumentu hori lantzekotan altxatu ginen Mahaitik baina jarrita zegoen data bertan behera utzi eta ez zaigu berriro bilerara deitu.

Aurkeztutako LPZk langileen artean eragindako ezinegonari erantzunez, LANBIDEko sindikatu eta langileok hainbat mobilizazio adostu ditugu; parte-hartze zabala izaten ari diren elkarretaratzeak, lanuzteak eta manifestazioak egin ditugu.

Enplegu eta Gizarte Politikak saileko Sailburuari, Lanbideko zuzendaritzari eta Funtzio Publikoko zuzendaritzari eskatzen diogu Arloko Mahaian aurkeztutako LPZa atzera botatzea eta Transferentzia Dekretua erreferentziatzat hartzea benetako negoziazioa emateko. Halaber, exijitzen dugu Lanbideri buruzko Mahaia berriz lehenbailehen deitzea, adostasunak lortzeko bideak jarriz eta kalitatezko enplegu publikorako zerbitzuen beharrean dauden herritarren beharrizanei eta langileen eskaerei erantzutea.

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Elgoibarko Egondoko langileek mobilizazioei ekin diete enpresa-itunaren negoziaketaren blokeoa dela eta

Azaroaren 18an, Elgoibarko Egondo enpresako langileek mobilizazio ziklo bat jarri zuten martxan euren enpresa–itunaren negoziaketaren blokeoa dela eta. Gaur ere mobilizazioa egin dute, eta beste horrenbeste egingo dute aste honetako asteazken eta ostiralean ere.

EAEko aurrekontuak zehazterako orduan langileen parte hartzea bermatzeko eskatu diogu Jaurlaritzari

Gaur goizean egin den Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren bileran, LABeko ordezkariek salatu dute EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu direla. Honetaz gain, proposamen zehatzak jasotzen dituen txosten bat helarazi diote Nöel D’Anjou Ogasun sailburuari.

Aldarrikatuko dugu Euskal Herriak ahots propioa izan behar duela CAF taldeko Enpresa Batzorde Europarrean

Azaroaren 27an bilduko da lehen aldiz CAF taldearen Europako Enpresa Batzordea izango denaren oinarriak adostu beharko lituzkeen negoziazio-mahaia. Bilera hau Beasaingo lantegian egingo da, 10:00etatik aurrera.