2024-07-22
HomeNazioartea IdazkaritzaPSNSEPSNSEen beharra eta bertan lanean jarraitzeko konpromezua berretsi da Rennesen burututako Biltzar...

PSNSEen beharra eta bertan lanean jarraitzeko konpromezua berretsi da Rennesen burututako Biltzar Orokorrean

Azaroak 9an, Estaturik gabeko Nazioetako Sindikatuen Plantaformaren (PSNSE) biltzar orokorra burutu da Rennesen (Bretagna). Bilkura hau erreflexio gune bat da experientzien elkar-trukatzeko, baina batez ere egungo egoera eta erronkak aztertzeko eta etorkizunera begirako pausuak adosteko. Betiko zailtasunak, egun bizi dugun egoerak areagotu egin dituela agertu da; batez ere sindikatu txikientzat. Halere plataformaren beharra eta bertan lanean jarraitzeko konpromezua sindikatu guztiek berretsi dute.

Biltzarrean parte hartu dute STC (Kortsika), SLB (Bretagna), Intersindical-CSC (Katalunia), CUT (Galizia), Intersindical-Canaria (kanariar uharteak), CSS (Sardegna), SAVT (Aosta), USTKE (Kanakia) sindikatuek. UGTG (Guadalupe), UGTM (Martinika) eta UTG (Guayana) sindikatuek ezin izan zuten joan.

2010ean Aostan hautatutako talde iraunkor berdinak jarraituko du (STC, Intesindical-CSC, UGTG, CSS, SAVT….) eta koordinaketaren ardurak LABen gain jarraituko du erabateko adostasunez.

Rafa eta beste euskal preso politikoen egoera salatzeko ebazpen bat egin zen, baita langileek beren eskubideen defentsa egiteagatik pairatzen ari diren errepresioa salatzeko (Kanakiako sindikalisten etxeen aurkako erasoak; Kanarietako 5 emakume sindikalisten auzia;…).
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.