2024-07-06
HomeIndustriaMetalgintzaBizkaiko metaleko hitzarmenaren alde irten da LAB kalera

Bizkaiko metaleko hitzarmenaren alde irten da LAB kalera

Atzo, azaroak 6, LAB Bilboko kaleetan izan zen Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmena indarrean dela aldarrikatu eta bere defentsa egingo duela argi adierazteko. FVEM patronalaren aurrean amaitu zen manifestazioaren ostean, Lea-Artibaiko Metalgintzako arduraduna den Jobi Alkortak hitzarmena "indarrean dagoela, indarrean jarraituko duela eta guk ez dugula utziko erortzen" adierazi zuen.

Metaleko sektorean, beste sektore guztietan antzera, Espainiako gobernuak ezarritako erreformak eragin zuzena duela adierazi zuen Alkortak eta borroka sindikalak momentu honetan duen garrantzia azpimarratu zuen. Honen adibide gisa FVEMek abenduaren 31 arte gaurdainoko hitzarmena eta eskubideak mantentzeko eskatuz enpresetara bidalitako zirkularrra aipatu zuen, "borroka sindikalak eta orain arte egin dugunak patronalari ere" lan erreforma ez aplikatzeko "galga" bat ezarri diola nabarmendu zuelarik.

LABek Metaleko hitzarmena indarrean dagoela aldarrikatzen du eta hitzarmenean jasotzen dena defendatzeko, hau da, berri bat sinatu artean indarrean jarraitu behar duela, epaitegietara jo du.

Azaroaren 18an izango da Bizkaiko metalaren epaiketa, hitzarmena aplikatzen jarraitu ala ez erabakitzeko. Hala ere LABek argi du ezin dela epaile baten eskuetan utzi Bizkaiko 60.000 metaleko langileren etorkizuna eta bide horretan, borroka sindikalaren garrantzia azpimarratu du. Era berean, beste sektoreetan egiten ari diren bezala, beste sindikatuei metalean ere defentsa minimo bat egiteko konpromezua eskatu die.

LABen ustez garrantzitsua da enpresetan hitzarmenak egotea. Garrantzitsua da enpresetatik ere herrialdeko hitzarmena babestea eta garrantzitsua da herrialdeko hitzarmena bera ere babestea. Borroka hortik joango dela adierazi zuen Alkortak eta abenduaren 31a beste data klabe bat izango bada ere "LAB moduan, enpresetan, kalean eta ahal dugun leku guztietan hitzarmenaren defentsa egin behar dugula" azaldu zuen, "ezin ditugu 60.000 pertsona utzi estatuko erreforma aplika diezaieten patronalak horrela erabakitzen duelako". 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mecanerretik makinak ateratzen hasi dira, eragileok eskaturiko alternatiba aztertu barik

Urdulizko lantegiaren etorkizuna bermatzeko trantsizio ekosozialaren aldeko eragileok mobilizazioa egin dugu gaur fabrikaren aurrean.

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.