2024-11-22
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien GarraioaNanuk enpresako langileek lan erreformatik babesten duen akordioa lortu dute 63 eguneko...

Nanuk enpresako langileek lan erreformatik babesten duen akordioa lortu dute 63 eguneko grebaren ostean

Enpresarekin lan erreformatik babesten duen hitzarmena sinatzeko akordio batera iritsi ostean, Nanukeko langileek 63 egun iraun duen greba bertan behera utzi dutela jakinarazi dute. Kaleratutako langilearen berronarpenari dagokionez, Nanukeko langileek grebalarien borrokaren bidez hirugarren enpresa batean sartzea lortu dela adierazi dute. Sarrera

NANUKeko langileen irakurketa

Greban egon garen Nanukeko langileok 63 greba egun eta gero akordio batetara heldu eta greba bertan behera utzi dugula jakinarazi nahi dugu.
Akordio hauek Nanukeko grebalarion borroka gogorraren fruitua dira.

Erreformatik babesten gaituen hitzarmena lortu dugu, hitzarmen honek erreformaren kontrako klausulak ditu.

Kaleratutako Xabier Gallastegiren berronarpenari dagokionez, grebaren alde azaltzeagatik kaleratua, hirugarren enpresa baten sartzea lortu dugu baldintza duinetan, zoritxarrez ez da enpresaren ekimen baten ondorioz lortutako gauza bat, grebalarion borrokaren bidez lortutako zerbait baizik.

Oso gogorrak egin zaizkigun 9 aste izan dira pasatako hauek, baina akordio honek, etorkizunean aldeen harremanak hobetzeko balioko duela uste dugu. Borrokarekin edozer gauza lortu daitekeela gaineratzea besterik ez zaigu geratzen, herri honetako langileok berriz ere lortu dugu hau demostratzea.

Lortutakoa ez litzateke posible izango Elorrioko herriak eman digun indarra eta bultzadagatik izan ez balitz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ere, gure alde eman diren ekintza ezberdinetan parte hartu duten langile guztiei.

Une hain gogorretan maila eman duten senide guztiei esker beroenak azkenik, bidezkoa zen borroka honetan eman diguten beharrezko indarra eman izangaitik, benetan, eskerrik asko.

Eskerrik asko guztioi !!
Gora langileon borroka!!

 

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.