Urriaren 25a Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatzeko eguna da LABentzat. Eta aurtengoan ere horrela egingo du, inoiz baino gehiago, aldarrikapena praktira eramanez, ekimen zehatz baten bueltan:
EUSKAL HERRIKO SOZIOEKONOMIA ardatz hartuta, Ipar Hegoa Fundazioak antolaturiko jardunaldia egingo du sindikatuak Durangon, Landako erakustazokan (Landako etorbidea 6).
"Euskal Estatuari bidea zabaltzen" izenarekin LABen Ipar Hegoa Fundazioak osatutako liburu bildumaren haritik, liburu horietan jasotzen diren gogoetak konpartitu eta sakontzeko gai desberdinen inguruan abian jarritako mintegi sortari amaiera emango dion jardunaldia egingo da ostiralean. Mintegi honek bi zati nagusi izango ditu: Euskal Herriko argazki eta erronka sozioekonomikoen ingurukoa lehena, eta Sozioekonomia eta Estatuaren beharrak eta aukerak lantzeko, bigarrena.
Herrigintza eta erakundeak
Mintegia Iruñean, 2013ko Otsailaren 16an