2024-11-22
HomeFederazioakZerbitzu PublikoakLABek funtsezkotzat du Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren bileran lanaldiaren luzapena dakarren 173/2013...

LABek funtsezkotzat du Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren bileran lanaldiaren luzapena dakarren 173/2013 dekretuaz aritzea

Biharko Mahai Orokorra (EAE) deitua izan dela kontutan izanik, LAB sindikatuaren jarrera gai ordenaren garapenaren araberakoa izango da. Aurreko deialdirako lanaldiaren luzapena zekarren 173/2013 dekretua gai zerrendan gehitzea eskatu genion Administrazioari idatziz ere.  

Azken deialdian gai honi inolako aipamenik egiteko borondaterik ez zegoela ikusirik, bertatik altxatzea erabaki genuen.

LABetik argi ikusten dugu, dekretuz ezarritako alde bakarreko erabaki honek negoziazio kolektiboari eraso bortitza egiteaz gain, azken 30 urtetan eskuratutako lorpen handienetakoa suntsitzen duela; zutabea langileen eskubideen lorpenetan.

Horregatik, funtsezkotzat jotzen dugu gai honen trataera mahai orokorrean, gehiengo sindikal eta sozialak aho batez eskatu duen moduan. 35 orduko jardunaren berreskuratzearekin, lanean ari diren pertsonen lan zama egokitu eta lanpostuak sortzeko bidea emango baitu.

Administrazioak guzti hau jakinik, “2014ko lanaldia” gaia-zerrendan sartu du. Gure jarrera, bertan adierazten denaren baitan egongo da.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.