2024-11-25
HomeIpar HegoaEuskal Estatuari bidea zabaltzen"Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburu bilduma hausnartzeko eta sakontzeko azken saioa urriaren...

“Euskal Estatuari bidea zabaltzen” liburu bilduma hausnartzeko eta sakontzeko azken saioa urriaren 25ean Durangon

Otsailaren 16an Nafarroako Unibertsitate Publikoan Ipar Hegoa Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, argitaratutako "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburu bildumaren gogoetak konpartitu eta sakontzeko antolatutako bost mintegiren lehena izan zen. Datorren urriaren 25en, Durangoko Landako erakustazokan, hausnarketa saio hauei amaiera emanez, "Sozio-ekonomia" gaia jorratuko da. 

Liburu horietan interes handiko ekarpenak jasotzen dira, hainbat autorerenak, batez ere alor akademikokoak; aztertzen duten gaia da euskal Estatuaren beharra eta bideragarritasuna, zenbait ikuspegietatik begiratuta: juridiko-politikoa, sozioekonomikoa, identitatearena, kulturala, hizkuntzarena…
 
LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.