2025-04-18
HomeEkintza Politikoa197/2006 doktrina eteteko elkarretaratzeak Euskal Herriko hiriburuetan

197/2006 doktrina eteteko elkarretaratzeak Euskal Herriko hiriburuetan

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, gaur, hilak 21, Parot Doktrinaren inguruko epaiaren berri emango du 11:30ak aldera. Hainbat eragile sozial eta sindikalek deituta erabakia ezagutu bitartean elkarretaratzeak egingo dira Euskal Herriko hiriburuetan 197/2006 doktrinaren etetea eskatuz. Hitzorduak: 11:00etatik 13:00etara Bilbon Eliptika Plazan, Gasteizen Andra Mari Zurian eta Donostian Boulebarrean. Iruñean Arrano Elkartean goizeko 10:30etan.

 

LAB sarean
{module[111]}
 

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enviserreko langileek greba gogortu dute, protestaren hirugarren astean

Hiriko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzeko Gasteizko Udalaren kontrata den Enviser enpresako langileek hiru aste bete dituzte greban. Baldintza duinak jasoko dituen hitzarmen propio bat lortzea da beren helburua. Hainbat langilek Gasteizko udaletxearen aurrean pasa dute gaua, azken honen inplikazioa eskatzeko.

LABek ontzat jo du Iruñeko Udalaren eta alokairuzko bizikleten enpresaren artean sinaturiko akordioari esker langileei zor zitzaizkien soldatak ordaintzea

LAB sindikatuak duela bi aste salatu zuen Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian zeudela, sei hilabete baitzeramatzaten nominak berandu kobratzen eta, gainera, enpresak bi nomina oso zor baitzizkien. Iruñeko Udalak eta Ride On-ek gaur iragarri duten akordioaren arabera badirudi zerbitzuaren jarraipena bermatuko dutela eta enpresak berehala kitatuko dituela langileekin dituen zorrak.

LABek salatzen du milaka gutun banatu gabe daudela Gasteizen Correoseko langile faltagatik

Langilerik ez kontratatzearen ondorioz, kaosa sortu da azken hilabeteetan posta-banaketan, eta inoiz ikusi gabeko egoetara iristen ari da. Kontratazioan murrizketa hain handia da, kasu askotan ez dela inor ordezkatzen ari. Adibidez, Alde Zaharreko postariak urte erdi baino gehiago darama bajan, ordezkatu gabe.