2024-07-22
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakMilaka pentsiodun eta langile kalera irten dira murrizketei ezetz esan eta Euskal...

Milaka pentsiodun eta langile kalera irten dira murrizketei ezetz esan eta Euskal Herrirako eredu propio bat aldarrikatzera

Milaka euskal herritar Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostiako kalera irten dira pentsioetan inposatzen ari diren murrizketak salatzeko. ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuen eta hainbat gizarte eragileen deialdia bost ardatz nagusiren bueltan burutu da; pentsioak eskubide -eta ez negozioa- direla aldarrikatzea, pertsona guztientzako pentsio duinak eskatzea, pentsio berrien zenbatekoa eta eroste ahalmena gutxitzen dituzten murrizketei uko egitea, pentsioen gaineko legeria Euskal Herrian erabaki dadila eskatzea eta.Hego Euskal Herriko erakundeei pentsio publiko duinak berma ditzatzen eskatzea. 

Iruñeako manifestazioa

Bilboko manifestazioa

Gasteizko manifestazioaManifestazioen amaieran sindikatu eta eragileek pentsioetan ematen ari diren murrizketen gainero irakurketa plazaratu dute.

 Eragile sindikal eta sozialen irakurketa 

LAB sarean
{module[111]}
 

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.