2024-11-22
HomeEkintza SindikalaJazarpen sindikala salatu eta greba eskubidea defendatu du LABek

Jazarpen sindikala salatu eta greba eskubidea defendatu du LABek

Atzo 2012ko martxoan egindako Greba Orokorrean atxilotutako 6 lagun epaitu zituzten. Epaiketa hauen atzean grebarako eskubidea kriminalizatzeko eta borrokan diren langileei izua sartzeko nahia besterik ez dela deritzo LABek eta hau salatzeko elkarretaratzea egin du epaitegien atarian. Epaiketak fiskaltzak ere absoluzioa eskatu du, auzipetuen aurkako frogarik ez dagoela argudiatuz.

Jazarpen sindikalik EZ!
Greba eskubidea defendatu

Epaiketa hau ez da pertsona batzuek 2012ko martxoan egin zuten “zer edo zer” epaitzeko saioa. Epaiketa honetan, gu guztiok epaituko gaituzte eta, batez ere, Grebarako dugun eskubidea kriminalizatu nahi dute.

Azken urteetan langile borrokak kriminalizazio prozesu iraunkor bat pairatzen du. Hau ez da greba orokorren ondorioz, Euskal Herrian egin den epaiketa bakarra, hor daude Busturialdeako auziperatuak, Bilbokoak, Iruñerriakoak eta horren ezagun egin ez diren beste asko eta asko.

Instituzioak eta kapitala jada ez dira konformatzen inposaketen bidez gure eskubideak zapaltzeaz, inposizioekin batera erantzunik ez egotea, bake soziala nahi dute eta horretarako sumisioa, pertsonon ezabatzea bilatzen dute.

Ez dute beraien praktika eta dinamika antidemokratikoekiko erantzunik onartzen eta, beraz, beraiek ezartzen dituzten joko arauetatik kanpo dagoenari zigor bikoitza inposatzen diote:

• Alde batetik beraiek erabakitako eta inposatzen dizkiguten arau kolektiboaren bidez denon eskubideak zapaltzen dituzte.
• Eta beste aldetik, inposatutakoaren aurka protestatzen duenari zigor indibiduala, penala edo ekonomikoa eta zenbait kasuetan biak, ezarriz.

Sistemaren propaganda aparatu osoak zilegia den aldarrikapenaren aurka jotzen du, kasu gehienetan ez dira mobilizazio edo protesta hauen arrazoiak ezagutzera ematen, ez dira egoera hauetara ailegatu izanaren jatorriak aztertzen ondorioak baizik. Honek helburu argi bat du inposatzen zaigun ereduaren aurka konfrontatzen duenarekiko jendartearen deslegitimazioa, isolamendu soziala, bazterketa bilatzen dute.

Salatzen ari garen egoera areagotu egiten da eta larritasun gehiago hartzen du greba orokor baten prozesuan. Azken urteetan Euskal Herrian aurrera eraman ditugun deialdietan ikusi dugu nola denak balio izan duen greba deialdia desitxuratzeko, gutxieneko zerbitzuen dekretuen erabilera maltzurretik hasita, grebaren arrazoiak izkutatzea, pikete informatiboen kriminalizazioa, edo zenbait unetan poliziak izan dituen jarrerak.

Boterean daudenei ahaztu egiten zaie greba egitea eskubide bat dela, lan duina, osasungintza, hezkuntza edo etxea izatea diren moduan. 2009. urtetik egin ditugun greba orokorren deialdi desberdinetan izandako balorazio guztietan bi gauza azpimarratu dira. Lortutako mobilizazio eta atxikimendu mailaz gain greba egunetan izandako istilu falta, hain zuzen ere.

Horrelako epaiketekin, gu guztiok izutzea eta desmobilizatzea nahi dute, baina gaizki aterako zaie, Euskal Herrian indarrean dauden langile borroka guztiek, argi adierazten dute ez dagoela langileen indarra geldiaraziko duen epaiketa, mehatxu edota kriminalizaziorik. Horregatik, gure babes eta indar guztia ALFUS, INCOESA, NANUK eta borrokan diharduten langile guztiei.

Beraz, argi eta garbi eskatzen dugu, horrelako muntai guztiak bertan behara utz ditzatela Euskal Herri osoan, eta greba eskubidea behar den bezala errespetatua izan dadila!
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.