2024-07-22
HomeIndustriaMetalgintzaCorrugados Azpeitiako enpresa komiteak 338 familen etorkizuna Madrilen erabakiko dela salatu dute

Corrugados Azpeitiako enpresa komiteak 338 familen etorkizuna Madrilen erabakiko dela salatu dute

Corrugados Azpeitiako enpresa komiteak urriaren 29an Madrilgo Audientzia Nazionalean Gallardo Taldeak inposatutako kaleratze espedientea epaituko dela jakinarazi du. Komiteak Gallardoren jokaera eta "gure eremu naturaletik kanpoko epaileen eskuetan gure etorkizuna" utzi izana salatu dute. Urriaren 17an elkarretaratzea deitu dute Azpeitiko Udaletxe aurrean. 

CORRUGADOS AZPEITIA ENPRESAKO KOMITEAREN OHARRA

Prentsa ohar honen bidez, Corrugados Azpeitia enpresako Komiteak plazaratu nahi du hile honetan, hau da, urriaren 29an Madrilgo Audientzi Nazionalean Gallardo Taldeak enpresan inposatutako kalerapeneko espedientea (EREa) epaituko dela.

Espediente honen bitartez 338 langile kaleratu nahi dituela Gallardok Urola eskualdean. Madrilen epaituko dela 338 familien etorkizuna eta, ondorioz, Urola eskualdeko etorkizuna ere.

Ezin dugu Gallardok erabiltzen duen erantzukizun gabeko joko hau onartu eta, horregaitik, salatu nahi dugu Gallardoren erabakia eta inposaketa eta Madrilen egingo den epaiketa gure eremu naturaletik kanpoko epaileen eskuetan gure etorkizuna uztea ere bai.

Hauxe guztia plazaratzeko urriaren 17an, goizeko 10,30etan, Azpeitiko Udaletxe aurreko plazan langileen elkarretaratzea burutuko dugu. Herritarren babesa eta eskualdeko enpresen komiteetako atximendua ere eskatzen dugu. Parte hartuko duen guztiei aurretik eskerrak helarazten dizkiegu.

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.