2024-11-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Asunción Klinikari jarritako salaketa baten sententziak diru publikoa esku pribatuetara bideratu...

LABek Asunción Klinikari jarritako salaketa baten sententziak diru publikoa esku pribatuetara bideratu dela egiaztatzen du


Duela egun batzuk LABek Tolosako Asunción Klinika kudeatzen duen Inviza S.A. enpresari jarritako salaketa baten sententziak argi erakutsi du klinikak jasotzen duen diru publikoa esku pribatuetara bideratzen ari dela. Gaur, LABek sententziaren berri emateko eta Klinika honetan langile eta erabiltzaileak pairatzen ari diren egoeraren berri emateko prentsaurrekoa eskaini du. Honekin batera PNV eta Eusko Jaurlaritzari diru publikoa eta bere erabilera kontrola dezala exijitu dio. 

ASUNCIÓN KLINIKAKO EGOERA

LAB SINDIKATUAK publiko egin nahi du batetik, Asunción Klinikako gerentziak langileekiko duen jarrera. Enpresak, Lan Erreformaz baliatuz, bere etekinak haunditu nahi ditu eta langileen lan baldintzak kaskartu (soldatak %10 jaitsiz, abenduaren 31 arte oraingo lan baldintzak mantendu eta hortik aurrera zeukaten paktoa apurtuz, kontratazio berrietan lan baldintzak kaskartuz). Bestetik, Eusko jaurlaritzari exijitzen diogu diru publikoaren kontrola egin dezan eta Tolosaldeako biztanlegoaren osasun zerbitzu publikoaren kalitatea bermatu eta langile hauen lan baldintzak defendatzea. Izan ere, egun Inviza klinikaren diru sarreren %95a publikoa da eta horren gainean, ez dago inolako kontrolik, ez eskaintzen den osasun zerbitzuari dagokionean ezta langileen lan baldintzei (kontratazioa, lan karga) dagokionean ere.

Tolosako Asunción klinikak Tolosaldeko, Legorretako eta Andoaingo biztanleria guztiari ematen dio zerbitzua, 65000 biztanleri. 1994. urtean Asunción klinikak porrot egin zuen, eta klinika publikoa eskatzen zuten ahotsak nagusitu arren, klinika Jesus Gomez Montoyaren esku geratzea eragin zuen Jaurlaritzaren Osasun Sailaren eta PNVren jardunak.
2011an Osasun sailak, orduan PSOE gobernuan zela, ordurarte Osakidetzaren anbulategian eskaintzen ziren espezialitateak (kardiologia, traumatologia, oftalmologia) Invizaren esku uztea erabaki zuen.

2010, 2011, eta 2012 kontzertuetan igoerak eman ziren bitartean, langileen soldatetan zein lan baldintzetan eraginik ez zuen izan. Aldiz, 2013an Eusko Jaurlaritzak Invizarekin duen kontzertuaren diru-laguntza %1,7 eta %4,2 tartean murriztu zitekeela esaten zuen gutuna igorri zion Enpresako zuzendaritzari. Horren ondorioz, enpresak planteatu zuen neurri bakarra langileei soldatak jeistea izan zen, neurri hori arrazoitzeko dokumentu bakar gisa gutun hori aurkeztuz.
Horren ondorioz, enpresak negoziatzeko borondaterik ez zuenez (honen adibide garbia da besteak beste, komiteak eskatutako dokumentazioa ez entregatu izana edo berandu entregatu izana, epaileak baieztatu duen moduan), enpresa komiteak gaia hau epaitegira eraman zuen. Epaiak lan baldintzen aldakuntza baliogabea dela esan du LAB sindikatuak urteetan egindako irakurketa baieztatuz eta langile guztiak aurreko egoerara itzultzera zigortu du enpresa.

Jarraian epaiaren gako nagusiak azalduko ditugu:

• INVIZA, S.A. YATPINDE taldearen partaide da. Taldeko burua YATPINDE TATSO BRAHAMANDE, S.L. da. Hartu emanak zein operazioak, taldeko hainbat enpresekin burutzen ditu, hala nola, GEUSA, S.L. eta AMT, S.L. -rekin.

• Enpresa guztien administradore bakarra: Jesus Gomez Montoya jauna da. (Hau guk esaten dugu: Montoya, ADEGIko Errektore Kontseiluko eta Aholkularitza Kontseiluko kidea da.)

• ”… Se debe analizar la situación del conjunto del grupo empresarial, no solo de la empresa donde trabajan los demandantes, toda vez que además se prestan servicios mutuamente entre las empresas del grupo, existe una identidad en la participación empresarial de las empresas del grupo (Anexo), existiendo además operaciones dinerarias y crediticias entre las mismas, lo que evidentemente tiene la debida incidencia en la situación económica de INVIZA.”

• -”… Si se analizan las relaciones comerciales de las empresas que componen el grupo YATPINDE, se puede explicar la aparente situación de pérdidas actuales, como pueden ser entre otras, por ejemplo la superior facturación por servicios médicos prestados por GEUSA y por la mayor cantidad que GEUSA abona a YATPINDE por una deuda que es muy inferior a la que YATPINDE tiene contraída con bancos y a los que abona una cantidad muy inferior.”

• -”… incluso analizando la situación aislada de la empresa demandada INVIZA se llega a unas conclusiones que no pueden conducir a que la empresa esté en una situación que pueda justificar la medida, toda vez que la empresa incrementa su facturación en el año 2012, así como que las únicas partidas de gasto que incrementan su porcentaje respecto a la cifra neta de negocio son las de aprovisionamiento y otros gastos de explotación y en ningún caso, la correspondiente al gasto de personal, y que en el mismo sentido, la empresa obtiene una rentabilidad positiva y el margen bruto de explotación es positivo, y sigue generando dinero, siendo igualmente positivos los datos correspondientes al fondo de maniobra, el ratio de solvencia y el de liquidez, como se desprende de la documentación referente a las cuentas de las sociedad y el informe pericial practicado a instancia de la parte demandante.”

• -”… Quizás, la política de la empresa, enmarcada en las directrices de un grupo empresarial, pueda explicar la aparente cifra de pérdidas sobrevenida que parece desprenderse del reciente documento aportado por la empresa en el acto del juicio, y que recoge el estado del negocio a junio de 2013.”
Bestalde, nahiz eta epaian ez azaldu, aipatu behar dugu 2006an YATPINDE TATSO BRAHAMANDE, S.L. Enpresak Sustatzeko Sozietate batean bilakatu zela. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 2012/12/28ko 247. zenbakian ondorengoa esaten da enpresak sustatzeko sozietateei buruz: “… Batzar Nagusietako ikerketa batzordearen ondorioei erreparatuz, Arau Foral honek enpresak sustatzeko sozietateen araubide berezia indargabetua uzten du. Aipatu ondorioen informeak hitzez hitz dio <<atzeko ate>> bat izan da ekonomia gipuzkoarrari ezer gutxi ekarri dioten jarduerentzako. Ez dute ekonomia eta enpresen ehuna indartu.”
 

LAB sarean
{module[111]}

        

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.