Nafarroako egoeraren inguruko eztabaidaren harira, ehunka lagunek manifestazioa egin dute, LAB, ELA, ESK, STEE-EILAS, CGT, CNT eta hainbat eragile sozialek deituta. Sektore publikoko langile ugariekin batera, pentsionistak eta langabeak ere egon dira. Ordezkari sindikalek Barcinaren Gobernuaren dimisioa eskatu dute, "ustela eta antisoziala" izateagatik, eta herri alternatiba osatzeko beharra aldarrikatu dute, Eskubide Sozialen Euskal Herriko Karta.
Manifestazioak Parlamentua inguratu eta San Lorenzoko Elizan amaitu da. Bertan zeuden, bederatzigarren egunez, Faureciako langile kaleratuak, manifestarien elkartasun oihuak jaso dituztenak.
LAB sarean
{module[111]}
{module[111]}