2024-11-22
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaAkordioa Bizkaiko elikagaien merkataritzako hitzarmenean

Akordioa Bizkaiko elikagaien merkataritzako hitzarmenean

Gaur, irailak 30, Bizkaiko merkataritzako hitzarmenen luzapenak amaitzekoak ziren. Arratsaldean eginiko bileretan, elikagaien merkataritzako hitzarmenean akordioa lortu da LAB, CCOO eta UGT sindikatuen eta CECOBI patronalaren artean. Akordio horrek LABek ezarritako gutxienekoak betetzen ditu.

LABek ezarritako gutxienekoak
1. Madrildik inposatutako erreformari aurre egiten dio, zenbait klausulen bidez galga jarriz.
2. KPIa erreferentzia mantentzen duten soldata igoerak.
3. Hitzarmenak jada jasotzen zituen edukietan atzerakadarik ez da emango.

Merkataritza orokorreko hitzarmenari dagokionez osteguna bitarteko luzapena sinatu da, soldata gaietan akordioa lortzeko helburuz.

Gainerako hitzarmenetan (ehun, altzari, metal, larru eta oinetako merkataritza) ez da akordiorik lortu, hitzarmen horietan gehiengoa ELAk baitu.

Bizkaiko elikagai merkataritzako hitzarmenaren sinadurarekin argi geratu da Madrildik datorren inposaketa oro geratu egin daitekeela eta herrialdeko hitzarmenak mantendu, sektore bereko langile guztiontzako gutxieneko zoru gisa.
 

LAB sarean
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.