2025-03-30
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaBihar osteguna, lanuztea eta mobilizazioak, APNABIko enpresa batzordeak deituta

Bihar osteguna, lanuztea eta mobilizazioak, APNABIko enpresa batzordeak deituta

APNABIko langileek (200 inguru), Bizkaian autismo duten pertsonekin lan egiten dutenak, gaur egun dagoen Zuzendaritza Batzordeak eta Kudeatzaileen taldeak eragin dieten egoera salatuko dute biharko lanuzte eta mobilizaioekin.

APNABIn enpresako Lan Hitzarmena dute eta 2008tik lan hitzarmen berria negoziatzen ari dira akordio osoa lortu barik. Lan Erreformarekin enpresak jarrera guztiz aldatu zuen eta Lan Hitzarmenaren negoziazioarekin jarraitzeko onartu ezinak ziren 6 puntu ezarri nahi zituen jakinda, azken Lan Erreformak aukera ematen diola lan hitzarmen hau desagerrarazteko eta langileok ditugun eskubideak suntsitzeko.

Ildo honetan APNABIk uztailan zehar langileei jakinarazpen bat bidali zien 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera Espainiako lan hitzarmena inposatuko zuela esanez.

Enpresa Komiteak zera eskatzen du: enpresa honetan gardentasuna izatea eta benetan negoziatzeko borondatea erakustea. Langileek argi dute salaketa eta mobilizazio bidetik jarraituko dutela. Hori dela eta hurrengo irailaren 26an 8:00etatik 12:00etara APNABIko langile guztiak lanuztea egitera deitzen ditu enpresa batzordeak.

Lanuztearekin batera ondorengo elkarretaratzeak egingo dira:

  • Iruña kalea 5ean 9:00etatik 10:30ak arte (Ikastetxearen aurrean)
  • Antonio Gezala Margolaria 1 eta 2an 8:00etatik 12:00ak arte (bulegoetan)
  • 10:30etan ikastetxetik bulegoetara manifestazio bat abiatuko da.
  • 11:00etan Enpresa Komitekideen adierazpenak Antonio Gezala Margolaria kalean 1 eta 2 zkian. 
LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.