LAB ez da joango ostegunean (irailak 19) Osakidetzak deituriko aldebiko batzarrera, arrazoi garbi batengatik: gure ustez, Osakidetzak jokaera bikoitza darama eta adarra jotzen ari da.
Gure ustez, hori kea baino ez da eta mugimendu horiekin zera lortu nahi dute: sindikatuok entretenitzea eta desmobilizatzea , eta “negoziaziatzaile” itxurari heltzea. Momentu honetan, Osakidetzako langileon lan baldintzak okertzen ari dira dekretuz dektretuz inolako negoziaketa aukerarik gabe. Bitartean, enplegu publikoa deuseztatzen ari da etengabe. Gai hauei buruz hitz egin nahi du LABek.
LAB sindikatuak argi utzi nahi du:
• Aldebiko batzarrak ez dira ezer negoziatzeko lekua. NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA eman behar da MAHAI SEKTORIALEAN.
• Aurrera jarraitu baino lehen, PNV-k atzera egin behar du lanaldiaren luzapenarekin eta lapurtutako soldata bueltatu.
• Berriz ere Mahai Sektorialean dauden beste sindikatuei (ELA, SATSE, SME, CCOO eta UGT) altxatzeko deia luzatu nahi diegu. Gehiengoa daukaten sindikatuen jarrera funtsezkoa da Osakidetza presionatzeko.
• Egoera larri honen aurrean, mobilizazioa eta denon artean presioa handitzea baino ez daukagu.
Euskal Herrian, 2013ko irailaren 17an
{module[111]}