Irakaskuntzako langile bat hil zenĀ lan-istripuz OƱatin, ostiralean. Honen aurrean, gehiengo sindikalak mobilizazioa egin du Donostian, Hezkuntza sailaren egoitzaren aurrean, lanean izandako istripu hilgarri hau salatzeko. Lan heriotzak gaitzesteko mobilizazioek jarraipena izango dute bihar, Sondikan, ostiralean hildakoĀ beste langile baten lan heriotzaĀ dela eta; industria arloan, kasu honetan.Ā
HomeIdazkaritzakLan Osasuna IdazkaritzaLan heriotzak prekarietatearen ondorio zuzena direla salatu dugu, ostiralean hildako irakaslea gogoan
Lan heriotzak prekarietatearen ondorio zuzena direla salatu dugu, ostiralean hildako irakaslea gogoan
0
AZKEN ALBISTEAK | ĆLTIMAS NOTICIAS
Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean
Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.
Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan
Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.
IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin
Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.