2024-11-25
HomeIndustriaMetalgintzaErtzantza Incoesan sartu da produkzioa atera eta enpresa husteko

Ertzantza Incoesan sartu da produkzioa atera eta enpresa husteko

Gaur goizean goizetik Ertzantza Bediako Incoesa enpresara joan da. Bertan izan dira langileak ere, produkzioa atera eta enpresa hustu ez dezaten ahaleginetan.

Enpresa hustutzera joan diren egun honetan, hain justu, goizean goiz Bilbon hitzordua zuten INCOESAko langileek. Tentsio momentuak bizi izan dira Ertzaintza langileengana gerturatu eta kolpeka hasi denean. Hainbat langile lurrean eseri dira poliziaren aurrean. Hauek banan-banan atera dituzte eta Ertzaintzak identifikatu egin ditu. Batzar Nagusietan ordezkatuak dauden alderdi politikoekin aurreikusitako bilerak mantendu egin dituzte, baina 09.00etan hasi beharrean 11.00etan ekin diete. Kanpoaldean elkarretaratzea egin dute.

Bihar jarraituko dute Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdiekin bilerek, EAJrekin elkartuko baitira. Honekin batera, 11:30etan kontzentrazioa burutuko dute bihar Bizkaiko Batzar Nagusietan, Bilboko Hurtado Amezaga kalean. Jaurlaritzarekin ere batzartuko dira.

LAB sarean
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:01:18

Lantokietako indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijitu ditugu

Horretarako, eskari bana erregistratu dugu EAEko zein Nafarroako lan ikuskaritzetan eta mobilizazioak ere egin ditugu Gasteizen eta Iruñean.

Munduko Federazio Sindikaleko Gazteen 4. Kongresuan parte hartu dugu

LAB sindikatuak Munduko Federazio Sindikalaren (MFS) Langile Gazteen 4. Kongresuan parte hartu du, azaroaren 22tik 23ra, Marseillan. "Gazte langile antolatuak eta militanteak, lan eta bizitza duin baten alde" lelopean, Kongresuak kontinente guztietako 29 herrialdetatik etorritako 45 sindikatutako ordezkariak bildu ditu.

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.